Ondoren ingurumen-inpaktuak sailkatu ditugu eragiten duten eremuaren arabera, hala nola erliebean, lurzoruan, paisaian, floran eta faunan, atmosferan eta azkenik uretan. Jakin badakigu ere badaudela inpaktu positiboak, nahiz eta gehienak negatiboak diren.
Azter itzazu honako argazki hauek eta egin ezazu eragiten duten inpaktuaren gaineko hausnarketa testutxo bat. Lehenengoan AHTak Aramaioko lurretan izango duen zubia ageri da, bigarrenean Ulibarriko urtegia eta hirugarrenean itsasoan urperaturiko txalupa bat.
No comments:
Post a Comment