
Gaur goizean 9:45etan irten naiz Aretxabaletatik Gasteiz aldera. Eguraldi bikaina zegoen, zerua urdin-urdin, laino bat ikusten ez zela. Kotxeko termometroak 6'5ºC markatzen zituen. Autopista hartu dut eta Gipuzkoa aldetik Isuskiza tunel luzean sartu naiz. Tunelak 3'5 kilometroko luzera du eta Araban ateratzerakoan erabat bestelako giroa aurkitu dut, 0'5ºC eta behelaino handia. Eskuinera begiratu eta zelaiak zuri zeuden, ezkerrera begiratuta berdin.
Nola da posible halako eguraldi desberdina?
Zerbait gertatu al da ba tunel barruan egon naizen denboran?
Nola eta zergatik sortu ote da behelainoa?
Zergatik daude Araba aldeko zelaiak zuri?
Nolakoa ote da gaurko isobara mapa?
Erantzunik onena eta osoena ematen didanak opari bat izango du bihar. Erantzunak gutxienez sei lerro izan behar ditu.
No comments:
Post a Comment