Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Thursday, March 24, 2016

DBH 4: Biologia. Izengabeko hiriaren kondaira. Galdetegia.














"Paint your wagon" edo "Izengabeko hiriaren kondaira" ikusi dugu klasean. Bertan hiri baten sorrera eta bilakaera kontatzen da. Segida ekologikoarekin antzekotasunak ditu, bai eta estrategia trofikoekin ere. Erantzun itzazu ondorengo galderak:

1) Nolakoak dira lehenengo iritsi diren pertsonak? (itxura, ofizioa, izaera...)
2) Deskriba itzazu Ben, Bazkidea eta Elizabeth.
3) Non sortu zuten herria eta zergatik? Nolakoak ziren hasierako bizilekuak?
4) Noiz hasten da herriaren izaera aldatzen? Arrazonatu zure erantzuna.
5) Herria handia bihurtzen denean badaude hasieran ez zeuden pertsonaiak. Aipa itzazu gutxienez hiru eta esan ezazu zer egiten duten.
6) Hasieran zein baliabide ustiatzen dute biztanleek? Pelikula aurrera joan ahala zer gertatzen da baliabide horrekin? Baliabide berriak azaltzen al dira?
7) Herria klimax egoerara iritsi dela esango zenuke? Arrazonatu zure erantzuna.
8) Herria suntsitzerakoan biztanle batzuek alde egitea erabakitzen dute. Nortzuk dira eta nora doaz?
9) Berriz ere zerotik hasiko al dira herria eraikitzen? Arrazonatu zure erantzuna.
10) Bila itzazu filmean ondorengo estrategia trofikoen baliokideak:
   - Mutualismoa
   - Lehiaketa
   - Bizkarroitza
   - Komentsalismoa
11) Pelikulako abesti ezagunena (irudian klik eginda entzungo duzu) Ben-ek abesten duen "I was born under a wandering star" da, hau da, "izar alderrai baten azpian jaio nintzen". Komenta ezazu pelikularekin edota segida ekologikoarekin duen erlazioa.

No comments: