Aste honetan jakin dugu Saccharomyces cerevisiae legamiaren kromosoma bat sintetizatu dutela laborategian. Hemen duzue Zientzia.net webguneko artikulua.
Klikatu argazkian.
Ongi etorriak Mikelen Txokora
Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.
DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Monday, March 31, 2014
Sunday, March 30, 2014
Batxi 2: Lur. Espezie inbaditzaileak.
Teknopolis saioan espezie inbaditzaileen inguruan egindako erreportaia duzue hemen.
Klikatu argazkian.
Klikatu argazkian.
Thursday, March 27, 2014
MGZ: Zientziaren hizkuntzak (Tribuaren berbak)
Hemen duzue Tribuaren berbak saioan euskara eta zientziaren arteko harremana aztertzen duen programa. Klikatu argazkian:
Ondoren gelan hausnarketatxo bat egingo dugu eta horretarako galdera hauek erantzungo ditugu:
1) Zer esan zuen Adolfo Suarezek 1976an? Zein da zure iritzia honen inguruan?
2) Askotan entzun behar izan dugu D ereduan euskara arloak orduak kentzen dizkiola matematikari. Baina bideoan diotenez elebitasunak kalte ala on egiten die gainerako arloei?
3) Hona hemen bertsoa egiteko Galtxagorriri jarritako lau oinak: bertsolari, kantari, ugari, adi. Ea gai zareten errobotak baino bertso hobea egiteko.
4) Deskribatu NAO errobota. Etorkizunean horrelakoak ohikoak izango direla uste duzue?
5) Zer da IXA taldea?
6) Pisia eta Kimia liburuetako definizio bana duzue hemen. Ea asmatzen duzuen zein kontzeptu azaltzen ari diren:
a) Igi guztietan iru gauza egoten dira; bidarloa, yoerea eta arintzea.
b) Kizi guztiak bitariko txatalak daukiez: txatalok Kizigunak, emea, (+ ikurragaz iragarten dana) eta Kizi-azalak, tximista-arra, (- ikurragaz iragarten dana).
7) Zeintzuk dira zientziaren hizkuntzak?
8) Zer da Lirainosaurus Astibiae? Zer da Wolframa?
9) Euskal Zientzia Fikziorik ba al dago?
10) Zein da Elhuyar fundazioaren helburua? Zein komunikazio formaturekin egiten du lan?
Wednesday, March 26, 2014
DBH 4: Jurassic Park. Genetika eta etikaren inguruko elkarrizketa hautatuak.
Jurassic Park filmaren hasieran genetika eta etikaren inguruko elkarrizketa batzuk badaude. Hauek entzun eta komentatuko ditugu. Klikatu estekatan.
1) Bizitzak bere bidea egiten du.
2) Gosaritan parkeari buruzko iritziak.
DBH 3: Beakmanen mundua. Digestio aparatua.
Hemen duzue Beakmanen mundua telesaio mitikoan digestio aparatuari dagokion atala. Gazteleraz dago, ez dut euskaraz aurkitu, sentitzen dut. Klikatu argazkian.
Monday, March 24, 2014
Batxi 2: Lur. Plaiaundi eta Urdaibai
Hemen duzue Irungo Txingudi aldeko Plaiaundi Parke Ekologikoaren inguruan Ekogune saioak egindako erreportaia. Klikatu argazkian.
Ondoren Urdaibaiko Biosfera Erreserrbaren 25. urteurrena ospatzeko egindako bideoa duzue.
Ondoren Urdaibaiko Biosfera Erreserrbaren 25. urteurrena ospatzeko egindako bideoa duzue.
Sunday, March 23, 2014
Batxi 2: Lur. Doñanako Parke Nazionala.
Itsasertzeko ekosistemak ikusten aritu gara azken klaseetan eta hemen duzue El Hombre y la Tierra telesaio historikoak Doñanako Parke Nazionalari eskainitako kapituluaren lehen zatia. Klikatu argazkian.
Bigarren kapitulu honetan Cabrera uharteko Parke Nazionala aztertzen da.
Bigarren kapitulu honetan Cabrera uharteko Parke Nazionala aztertzen da.
Friday, March 21, 2014
DBH4: Biologia. ADNa eta ARNa
ADNa kopiatzea izango da gure lana. Lehenengo bideotxoan hiru ADN zati erakutsiko dizkizuegu eta bakoitzaren osagarria idatzi beharko duzue. Lehenengo zatia erraza da, bigarrena ere bai, hirugarrena luzeagoa, beraz zailtxoagoa.
Bigarren bideo honetan ADNaren osagarria izango den ARN sekuentzia bilatu beharko duzue. Hau superzaila da eta ez dugu uste lortuko duzuenik, baina bueno... saiatu...
Hemen aurkezten dizkizuegu ARNaren bi zati (bideo bakoitzean bat). Saia zaitezte kode genetikoa erabiliz aminoazidoen katea osatzen.
Beraz:
1) Idatzi koadernoan bideoan ikusitako sekuentzia.
2) Bilatu kode genetikoaren inguruko informazioa interneten.
3) Idatzi aminoazidoen sekuentzia.
1. bideoa
2. bideoa

Thursday, March 20, 2014
MGZ: Lastozko etxeak.
Teknologia berriak material berriak gaiarekin ari garen honetan hemen duzue lastozko etxe baten inguruko bideoa. Bertan eraikuntza eta ezaugarriak azaltzen dira. Klikatu argazkian.
Tuesday, March 18, 2014
Batxi 2: Lur. Golfa ala duna.
Hemen duzue
Inurritza biotopoa blogeko Golfa ala duna artikulua.
Irakur ezazue eta ondoren erantzun datozen galderak.
Klikatu hemen:
Golfa ala duna
- Zergatik esaten du Zarauzko duna-sistema artifizialduta dagoela?
- Zer erakutsi digu itsasoak dunari dagokionez?
- Azaldu "endemiko" hitzaren esanahia.
- Nola zeuden landareak dunan?
- Bateragarriak al dira golf zelaia eta duna?
- Artikuluaren arabera golfak mozkinik uzten al du herrian? Dunak utziko al du?

Batxi 2: Lur. Itsas denboraleak (Norteko Ferrokarrila)
Euskalmet elkarteko Onintze Salazarrek azken aste hauetan jasan ditugun itsas denboraleen inguruko klasea eman
digu Norteko Ferrokarrila irratsaioan.
Audioa entzuteko klikatu irudian.
Audioa entzuteko klikatu irudian.
MGZ: Robotikari buruzko erreportaia.
Teknopolis saioan Robotikari buruzko erreportai interesgarria egin dute. Aitzol Astigarragak kontatu digu Robotikaren gaur egungo egoera eta etorkizunean espero dezakeguna. Euskal Herrian arlo hau zein egoeratan dagoen ikusteko aureka ona da. Klikatu argazkian erreportaia ikusteko.
Monday, March 17, 2014
Sunday, March 9, 2014
Batxi 2: Lur. Itsasaldia Zarautzen 2014.
2014ko itsasaldiak Zarautzen izan duen eragina azaltzen duen bideoa dugu hemen, Imanol Sorazuk egin duena. Klikatu argazkian.
Ondoren begira itzazu Zarautzen bertan ateratako argazki hauek. Komentatuko ditugu klasean.
Ondoren begira itzazu Zarautzen bertan ateratako argazki hauek. Komentatuko ditugu klasean.
Saturday, March 8, 2014
MGZ: Martxoak 8. Emakume zientzilariak.
Martxoaren 8.an Emakume Langileen Eguna ospatzen da eta bidezkoa da zientzia arloan emakumeek egindako ekarpenak kontuan hartu eta baloratzea. Zientzian aritutako emakumeetaz hitzegiten dugunean Marie Curie baino ez zaigu etortzen burura eta aintzinaroan Hipatiak sona handia izan zuen. Hala ere aurkikuntza garrantzitsuak egin dituzten emakumeak asko izan dira eta gehienetan saria edo errekonozimendua ukatu zaie. Bila ezazue ondorengo zientzilarien inguruko informazioa eta zientziari egindako ekarpena.
Inge Lehmann
Hipatia
Jane Goodall
Caroline Herschel
Rosalind Franklin
Mary Anning
Maria Skłodowska
(Marie Curie)
Margaret Cavendish
Jocelyn Bell Burnell
Émilie du Châtelet
Inge Lehmann
Hipatia
Jane Goodall
Caroline Herschel
Rosalind Franklin
Mary Anning
Maria Skłodowska
(Marie Curie)
Margaret Cavendish
Jocelyn Bell Burnell
Émilie du Châtelet
Subscribe to:
Posts (Atom)