Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Thursday, March 27, 2014

MGZ: Zientziaren hizkuntzak (Tribuaren berbak)

Hemen duzue Tribuaren berbak saioan euskara eta zientziaren arteko harremana aztertzen duen programa. Klikatu argazkian:

http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/1906546/bideoa-zientzia-eta-euskara-aztergai-tribuaren-berbak-saioan/
Ondoren gelan hausnarketatxo bat egingo dugu eta horretarako galdera hauek erantzungo ditugu:
1) Zer esan zuen Adolfo Suarezek 1976an? Zein da zure iritzia honen inguruan?
2) Askotan entzun behar izan dugu D ereduan euskara arloak orduak kentzen dizkiola matematikari. Baina bideoan diotenez elebitasunak kalte ala on egiten die gainerako arloei?
3) Hona hemen bertsoa egiteko Galtxagorriri jarritako lau oinak: bertsolari, kantari, ugari, adi. Ea gai zareten errobotak baino bertso hobea egiteko.
4) Deskribatu NAO errobota. Etorkizunean horrelakoak ohikoak izango direla uste duzue?
5) Zer da IXA taldea?
6) Pisia eta Kimia liburuetako definizio bana duzue hemen. Ea asmatzen duzuen zein kontzeptu azaltzen ari diren:  
a) Igi guztietan iru gauza egoten dira; bidarloa, yoerea eta arintzea.
b) Kizi guztiak bitariko txatalak daukiez: txatalok Kizigunak, emea, (+ ikurragaz iragarten dana) eta Kizi-azalak, tximista-arra, (- ikurragaz iragarten dana).
7) Zeintzuk dira zientziaren hizkuntzak?
8) Zer da Lirainosaurus Astibiae? Zer da Wolframa?
9) Euskal Zientzia Fikziorik ba al dago?
10) Zein da Elhuyar fundazioaren helburua? Zein komunikazio formaturekin egiten du lan?

No comments: