Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Tuesday, November 25, 2014

Batxi 2: Lur. Ozeanotako korronteak.

Hona hemen NASAk egindako bideo bat, bertan Ozeanoetako ur azaleko korronteak agertzen dira eta oso ondo ikusten dira zurrunbilo ozeanikoak. Aldi berean argi ikusten da ereduak baino konplikatuagoa dela egoera erreala. Klikatu argazkian.

http://www.youtube.com/watch?v=xusdWPuWAoU












Bestetik hemen dugu Zirkulazio Termohalinoaren animazioa, hau ere NASAk egindakoa. Klikatu argazkian.

https://www.youtube.com/watch?v=LkRQjTdTvFE


Sunday, November 23, 2014

Batxi 2: Lur. Uraren gazitasuna.

Esan ezazu nolako gazitasuna izango duten ondorengo argazkietako urek. Klikatu argazkietan handiago ikusteko.


Dubai

Ebroren delta







Gares

 Gesaltza








 Goiuri

Islandia








Itsaso hila

Sumatra




Tenerife

 Tokelau

Urdaibai

Uribarri

Saturday, November 22, 2014

Batxi 2: Lur. Atoloiak eta uharte txikiak.

Aurrekoan negutegi efektuaren ondorioak aztertu genituen eta Tokelau uhartea aurkitu genuen. Antzerako beste atoloi batzuren argazkiak aurkitu ditut ea zer iruditzen zaizkizuen.


Tokelau
(Zeelanda Berria)

Bikini
(Marshall uharteak)

Rangiroa
(Marshall uharteak)






Mururoa
(Polinesia frantsesa)



 Baa
(Maldiva uharteak)






Bora Bora
(Polinesia frantsesa)



Nikumaroro
(Kiribati uharteak)

Male
(Maldivak)

Thursday, November 20, 2014

Batxi 2: Lur. Atmosferaren berotzea

Berotegi efektuak mundu mailako tenperaturan duen eragina ikusiko dugu NASAren animazio honetan. 1884 eta 2012 arteko eboluzioa agertzen da.Klikatu irudian.

http://www.youtube.com/watch?v=NnjTnUm9t-0#t=10












Ondorengo bideoan CO2-aren isurketak ageri dira. Hau ere NASAk egindakoa da. 2006. urtea ageri da. Klikatu irudian.

https://www.youtube.com/watch?v=x1SgmFa0r04


Iazko ikasleekin Orduñara

Larunbatean, iazko Lur Zientzietako ikasle izan ziren Alvaro, Ivan eta Amaiarekin irteeratxoa egin genuen Goiuri eta Orduña aldera. Oso gustora egon ginen. Hona hemen argazki batzuk:






Wednesday, November 19, 2014

DBH 4: Biologia. Genetika ariketak

1) Tximeleta mota batean horia izatea gainartzailea da zuriarekiko. Kasu bakoitzean 20 arrautza jarri dituzte. Esan ezazu nolakoak diren hauetatik jaio diren tximeletak:
a) Tximeleta hori heterozigotikoa eta tximeleta zuria.
b) Tximeleta zuria eta tximeleta hori homozigotikoa.
c) Bi tximeleta hori heterozigotiko.


2) Suge mota batean pozointsua izatea gainartzailea da pozoin gabekoarekiko. Suge pozointsu heterozigotikoa eta suge pozoingabea elkartu ditugu eta F1-ean lau suge atera dira.
Ondoren F1-ean izan diren suge pozointsuak gurutzatu eta lau suge berri atera dira (F2-an). Bestetik suge pozoingabeak elkartu eta lau suge berri atera dira (F2-an).
Esan ezazu F2-an dauden zortzi sugeen arteko genotipoak eta fenotipoak.

3) Sagu mota batean zuria izatea azpirakorra da grisarekiko. Posible al da bi sagu grisen seme guztiak grisak izatea baina hauek gurutzatuta sagu zuri bat ateratzea?

4) Kakalardo mota batean beltza izatea gainartzailea da gorriarekiko. Kakalardo gorria eta kakalardo betz heterozigotoa uharte batetara iritsi dira eta beren kumeek dena inbaditu dute. Txoriek kakalardo gorriak gustoko dituzte eta muskerrek berriz kakalardo beltzak.
a) zer gertatuko zen txoriak uhartera iritsiko balira?
b) zer gertatuko litzateke muskerrak uhartera iritsiko balira?

5) Liztor mota batean marradunak gainartzaileak dira beltzekiko. Zeintzuk dira liztor beltzak ateratzeko aukera guztiak?

Thursday, November 13, 2014

Batxi 2: Lur. Atmosferaren kutsaduraren inguruko komik tirak

Hemen dituzue atmosferaren kutsadura desberdinen inguruko komikiak. Komenta ditzagun denon artean.
Klikatu argazkietan hobeto ikusteko.














Wednesday, November 12, 2014

DBH 4: Ugalketa motak.

Hemen dituzue hainbat izaki bizidun. Esan ezazu bakoitzaren ugalketa modua zein den.






Tuesday, November 11, 2014

MGZ: Unibertsoaren eskala.

Duela urte pare bat jarri nuen blogean Unibertsoko elementuen tamainen konparaketa agertzen zuen animazioa, hasi partikula oinarrizkoenetatik eta unibertsoan dauden galaxia konglomeratuetaraino. Orain animazioa hobetu egin dute eta bigarren bertsio bat atera dute: The Scale of the Universe 2. Klikatu argazkian.

http://htwins.net/scale2/lang.html