1) Tximeleta mota batean horia izatea gainartzailea da zuriarekiko. Kasu bakoitzean 20 arrautza jarri dituzte. Esan ezazu nolakoak diren hauetatik jaio diren tximeletak:
a) Tximeleta hori heterozigotikoa eta tximeleta zuria.
b) Tximeleta zuria eta tximeleta hori homozigotikoa.
c) Bi tximeleta hori heterozigotiko.
2) Suge mota batean pozointsua izatea gainartzailea da pozoin gabekoarekiko. Suge pozointsu heterozigotikoa eta suge pozoingabea elkartu ditugu eta F1-ean lau suge atera dira.
Ondoren F1-ean izan diren suge pozointsuak gurutzatu eta lau suge berri atera dira (F2-an). Bestetik suge pozoingabeak elkartu eta lau suge berri atera dira (F2-an).
Esan ezazu F2-an dauden zortzi sugeen arteko genotipoak eta fenotipoak.
3) Sagu mota batean zuria izatea azpirakorra da grisarekiko. Posible al da bi sagu grisen seme guztiak grisak izatea baina hauek gurutzatuta sagu zuri bat ateratzea?
4) Kakalardo mota batean beltza izatea gainartzailea da gorriarekiko. Kakalardo gorria eta kakalardo betz heterozigotoa uharte batetara iritsi dira eta beren kumeek dena inbaditu dute. Txoriek kakalardo gorriak gustoko dituzte eta muskerrek berriz kakalardo beltzak.
a) zer gertatuko zen txoriak uhartera iritsiko balira?
b) zer gertatuko litzateke muskerrak uhartera iritsiko balira?
5) Liztor mota batean marradunak gainartzaileak dira beltzekiko. Zeintzuk dira liztor beltzak ateratzeko aukera guztiak?
Ongi etorriak Mikelen Txokora
Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.
DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.
DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.
Wednesday, November 19, 2014
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment