Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Friday, November 20, 2015

DBH 4: Bio. Genetika ariketak (2)

1) Sagu mota batean ile marroia izatea gainartzailea da ile beltzarekiko. Uharte isolatu batetara sagu bikote bat iritsi da, bata marroi heterozigotoa eta bestea beltza, eta hainbat kumalditan 100 sagu kume izan dituzte.
   a) Kalkula ezazu sagu kumeen genotipo eta fenotipoaren portzentaiak eta kopuruak.
   b) Arrano batek sagu beltzak bakarrik jan ditu. Nolakoak izango dira bigarren belaunaldiko saguen genotipo eta fenotipoen portzentaiak?
   c) Pentsa ezazu arranoa etorri beharrean sugea agertzen dela, eta sugeak sagu marroiak jaten dituela. Nolakoak izango dira bigarren belaunaldiko saguen genotipo eta fenotipoen portzentaiak?

2) Matxinsalto mota batean berdea izatea eta antena luzeak edukitzea gainartzailea da marroia eta antena motzekiko. Matxinsalto berde heterozigoto eta antenamotza eta matxinsalto berde eta antenaluzea (bietan heterozigotoa) elkartu ditugu eta 160 arraultza jarri dituzte. Kalkula ezazu arrautza horietatik sortuko diren matxinsalto berrien genotipo eta fenotipoen kopuruak.














3) Eskoziako behi mota batean iletsua izatea gainartzailea da biluziarekiko eta adar motza azpirakorra adar luzearekiko. Behi iletsu adarmotza (bietan homozigotoa) eta zezen iletsu adarluzea (bietan heterozigotoa) gurutzatu dira. Kalkula itzazu honako probabilitateak:
   a) Iletsua eta adarluzea izatekoa 
   b) Adarmotza eta biluzia izatekoa
   c) Adarluzea izatekoa izatekoa

4) Igel mota batean berdea eta hankaluzea izatea gainartzailea da marroia eta hankamotzarekiko. Igel marroi hankaluzea (heterozigotoa) eta igel berde (heterozigotoa) hankamotza gurutzatu ditugu eta 320 arrautza jarri dituzte. Kalkula itzazu honako probabilitate hauek:
   a) Berdea eta hankaluzea izatekoa
   b) Marroia eta hankamotza izatekoa
   c) Bi ezaugarrietan heterozigotoa izatekoa
   d) Bi ezaugarrietan homozigotoa izatekoa
   e) Suge batek igel hankamotz guztiak ehizatzen baditu, zenbatek iraungo dute bizirik?















5) Barraskilo mota batean oskol lisoa eta  marroia errezesiboa da oskol marraduna eta zuriarekiko. Oskol liso eta marroia duen barraskiloa eta oskol marradun eta zuria (bietan heterozigotoa) duen batekin elkartu eta 176 arrautza jarri dituzte. Jaioko diren barraskilo berrien artean zenbat izango dira:
   a) Bi ezaugarrietarako heterozigotoa
   b) Ezaugarrietako bat homozigotoa
   c) Bi ezaugarrietarako homozigotoa
   d) Irudikoak bezalakoak

No comments: