Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Thursday, December 15, 2016

DBH 4: Bio. Genetika ariketak. Sexuari loturiko gaixotasunak


1) Posible al da ondo ikusten duten gurasoek alaba daltonikoa izatea? Eta seme daltonikoa izatea?

2) Gizon hemofiliko batek hemofiliaren eramalea den alaba dauka. Hau gerta dadin ezinbestekoa al da emaztea ere eramalea izatea?


3) Gizon hemofiliko eta emakume eramalea haur baten esperoan daude.
    a) Zein da haurra jaio aurretik hiltzearen probabilitatea?
    b) Haurra jaio bada, zein da hemofilikoa izateko daukan probabilitatea?

4) Zein da emakume daltoniko batek seme daltonikoa izateko daukan probabilitatea? Aukera berdina al du alaba daltonikoa izateko?

5) Emakume batek eta gizon hemofiliko batek seme hemofilikoa izan dute. Zein da emakumearen genotipoa?

6) Gizon normal batek eta daltonismoaren eramalea den emakumeak lau seme daltoniko izan dituzte. Posible al da hori?

Wednesday, December 14, 2016

DBH 4: Bio. Genetika ariketak. Odol taldeak.


1) A taldeko emakume batek eta B taldeko gizon batek bi haur dituzte, bata A taldekoa eta bestea B taldekoa. Zeintzuk dira lauren genotipoak?

2) Senar eta emazte baten ama biak 0 taldekoak ziren baina beraiek AB taldeko alaba izan dute. Posible al da? Posible bada, zein izango da orduan senar emazteen genotipoa?

3) AB taldeko gurasoak haur baten esperoan daude. Zein probalilitate dauka haurrak...
    a) ... A taldekoa izateko?
    b) ... heterozigotikoa izateko?

4) A taldeko emakume batek A taldeko semea izan du. Horretarako ezinbestekoa al da senarraren odol taldea ere A izatea?

5) AB taldeko ama eta B taldeko aita duen alaba homozigotikoak odol transfusio baten beharra dauka. Nork eman beharko lioke odola?

6) AB taldekoa den pertsona baten gurasoen genotipoa nolakoa da? Aipa itzazu aukera guziak.

7) B taldeko bi gurasoen alabaren odola 0 taldekoa da.
    a) Nolakoa da gurasoen genotipoa? 
    b) Posible al da alabaren aitonetako bat 0 taldekoa izatea?

8) Posible al da AB taldeko pertsona baten semea 0 taldekoa izatea? Eta pertsona horren ama 0 taldekoa izatea?

Thursday, December 1, 2016

Batxi 2: Lur. Ur kontinentalak.

Bila itzazu ondorengo tokiak interneten eta azter itzazu irudiak. Esan ezazu era berean ea horrelakorik badugun Euskal Herrian.

- Vintgar
- Sierra Amargosa
- Postojnska jama 
- Deltebre 
- Zaō 
- Spegazzini
- Horseshoe Bend
- Llardaneta
- Skradinski Buk
- Okavango
- Vall d'Incles 

Monday, November 28, 2016

Hemen duzue "Iluminar el océano" dokumentala. Bertan mundu guztiko zientzilarien datuak elkartu eta software berrienak ordenagailuko animazioak egiten dira, ur azpiko egiturak inoiz ez bezala ikusten direlarik. Klikatu argazkian.

https://www.youtube.com/watch?v=7hR79EQyF9A


Saturday, November 26, 2016

Batxi 2: Lur. Norteko Ferrokarrila (El Niño)

http://norteko.elhuyar.org/entzun.asp?atala=orokorra&Kodea=858
Euskalmet elkarteko Onintze Salazarrek El Niño fenomenoa azaldu digu Norteko Ferrokarrila irratsaioan.
Horretarako aurretik Atmosferaren eta Hidrosferaren dinamikak azaldu ditu. 22 minututan guk hiru hilabetetan egindakoa laburbildu du, hara ba!
Audioa entzuteko klikatu irudian.

Bestalde 2015-16 negurako El Niño botrtitza espero da, agian historiako hirugarren indartsuena izango dela diote NOAA institutuan. Irakurri artikulua.

Friday, November 25, 2016

DBH 4: Bio. Genetika ariketak (1)


1) Liztor mota batean kolore horiko antenak errezesiboak dira kolore beltzekiko. Liztor antenabeltz heterozigoto bi elkartu ditugu eta 12 arraultza jarri dituzte. Kalkula itzazu genotipo eta fenotipoaren portzentaiak eta kopuruak.

2) Landare batetan hosto berdeak gainartzaileak dira hosto moreekiko. Hosto berdeak dituen landare homozigoto baten polena hosto moreak dituen landare baten lorean sartu dugu eta landare berriak sortu dira lehen belaunaldian (F1). Ondoren lehen belaunaldiko landareak erabiliz bigarren belaunaldi bat atera dugu (F2). Zeintzuk dira belaunaldi bakoitzeko landareen genotipo eta fenotipoak?

3) Landare mota batean lore horiak edo lore zuriak ager daitezke baina gehiengoak zuriak izaten dira. Honako gurutzaketak egin ditugu. Kalkula ezazu bakoitzaren genotipoa eta fenotipoa:
  - Bi lore hori:
  - Lore zuri homozigotoa eta zuri heterozigotoa
  - Lore zuri heterozigotoa eta lore horia

4) Ardien artean gehiengoa zuriak dira. Bi ardi zuri elkartu ditugu eta lau arkumetatik bakarra izan da beltza. Mendelen legeak zehatz mehatz betez gero, zein izango da gurasoen genotipo eta fenotipo probableena? Galderaren formulazioan bada akats bat, ea aurkitzen duzun.

5) Tximeleta batetan puntu zuriak azpirakorrak dira puntu gorriekiko. Puntu gorriak dituen tximeleta heterozigoto bat eta puntu zuriak dituena gurutzatu eta hainbat tximeleta jaio dira dira lehen belaunaldian (F1). Ondoren lehen belaunaldiko tximeletak gurutzatu ditugu, bakoitza kolore berdinekoarekin eta bigarren belaunaldi bat atera dugu (F2). Zeintzuk dira belaunaldi bakoitzeko landareen genotipo eta fenotipoak?

6) Katu mota batean buztan zuria edukitzea azpirakorra da buztan beltzarekiko. Gure baserriko katu buztanzuria eta katu buztanbeltz heterozigotoa elkartu eta lau kume izan dituzte lehen belaunaldian (F1). Katakume homozigoto bi elkartu eta bigarren belaunaldi batean hamar katakume atera dira. Kalkula ezazu guztira zenbat katu buztanbeltz eta zenbat buztanzuri ditugun baserrian.

Adiiiiiii!!!!!

Genetikazko gainontzeko ariketak blog honetan bertan 2015eko azaroan.

Wednesday, November 23, 2016

Batxi 2: Lur. Ozeanotako korronteak.

Hona hemen NASAk egindako bideo bat, bertan Ozeanoetako ur azaleko korronteak agertzen dira eta oso ondo ikusten dira zurrunbilo ozeanikoak. Aldi berean argi ikusten da ereduak baino konplikatuagoa dela egoera erreala. Klikatu argazkian.

http://www.youtube.com/watch?v=xusdWPuWAoU












Bestetik hemen dugu Zirkulazio Termohalinoaren animazioa, hau ere NASAk egindakoa. Klikatu argazkian.

https://www.youtube.com/watch?v=LkRQjTdTvFE


Tuesday, November 15, 2016

DBH 4: Bio. ADNaren inguruko esaldiak.












Esan ezazu ondorengo esaldiak egiazkoak ala okerrak diren.

1) ADNaren transkripzioa zelula eukariotoetan gertatzen da bakarrik.
2) ADN molekula bat ARN molekula bat baino luzeagoa da beti.
3) ADN ligasak plasmidoa zatitzen du.
4) ADN molekula batean guanina eta zitosina kopuru bera dago, ARN molekulan ez ordea.
5) ADNaren erreplikazioa erdikontserbakorra da meiosia egin behar denean.
6) ADNaren kodoiek erabakitzen dute aminoazidoen ordena.
7) ADNaren transkripzioa eta itzulpena prozesu garrantzitsuak dira animalia bat klonatzerako orduan.
8) ADNaren pentosari oxigeno bat falta zaio.
9) ADNaren %50ak kodetzen ditu beharrezko proteinak, gainerako %50aren funtzioa ez da ezagutzen oraindik.
10) ADNan gertatzen diren mutazioak heredagarriak dira beti.
11) ADNaren TAC konbinazioa oso garrantzitsua da.
12) ADNa espezie desberdinena bada izakiak bioerremediazioa egiten duela esango dugu.

Thursday, November 10, 2016

DBH 3: Bio. Nutrizioa, egia ala gezurra.

Esan ezazu nutrizioari buruzko ondorengo esaldiak egiazkoak ala gezurrezkoak diren eta oker daudenak zuzen itzazu:

a) Almidoia energia asko ematen duen proteina bat da.
b) Gorputzari berdin zaio barruan sartzen dudana makarroiak baconarekin den edo urdaiazpiko otartekoa.
c) Gatz mineralik osasuntsuena sodioa da.
d) Izaki bizidunok hartzen ditugun mantenugai guztiak organikoak dira.
e) C bitamina hartzeko fruta jatea da egokiena.
f) Txirrindulariek gluzido asko hartzen dituzte lasterketaren aurretik, gluzidoak direlako energia gehien ematen duten mantenugaiak.
g) Komeni da dieta orekatu batean gluzido gehiago hartzea proteinak baino.
h) Dieta pisua galdu nahi duen pertsonak daukan elikadura mota da.
i) Lipidoen adibideak honako hauek dira: kolesterola, sexu hormonak, olioa eta gantzak.
j) Kirola egitea ez da ona, izan ere izerdiarekin ura eta gatz mineralak galtzen dituzu.
k) Anemia daukaten pertsonei kaltzioa eta fosforoa falta zaie.
l) Barazki freskoak jatea hobea da sukaldaturik jatea baino.
m) Elikagaiak kontserbatzeko modurik onena esterilizazioa da, mikroorganismo guztiak hiltzen direlako. 
n) Proteina asko dituen elikagai bat energetikoa dela esango dugu.
o) Anorexia eta Bulimia gaixotasuna duten pertsonek gutxi jaten dute.
p) Liofilizazioaren bidez elikagaiari airea kentzen zaio denbora luzez kontserbatu ahal izateko.

Tuesday, November 8, 2016

DBH 3: Bio. Elikagaien kontserbazioa.

Hona hemen hainbat elikagai kontserba. Esan ezazu nola kontserbaturik dagoen bakoitza eta zergatik erabiltzen den metodo hori.
















Thursday, November 3, 2016

DBH 3: Biologia. Mantenugaiak.

Hona hemen mantenugaien inguruko letra-zopa. Ea kontzeptu guztiak aurkitzeko gai zaren.

https://en.educaplay.com/en/learningresources/2664569/giza_elikadura.htm



Batxi 2: Lur. Negutegi efektuaren inguruan...

Hemen dituzue negutegi efektuaren inguruko hainbat bideo motz. Ea gustuko dituzun. Klikatu argazkietan.

Let's pollute! (Kutsa dezagun)

https://www.youtube.com/watch?v=uBAyvqWP-VI











Munduko hamar herrialde kutsatzaileenak

https://www.youtube.com/watch?v=2vVW1VEvHFI











Horrela hasten da munduaren amaiera

https://www.youtube.com/watch?v=T0kuYe8Qk1k

Tuesday, November 1, 2016

DBH 3: Biologia. Anorexia eta Buimia.

Hona hemen anorexia eta bulimia azaltzen dituen bideo labur bat. Klikatu argazkian.

https://www.youtube.com/watch?v=eE6NS5IDFt4

Saturday, October 29, 2016

DBH 4: Informazio genetikoaren gurutzegrama.

Hona hemen bukatu berri dugun gaian azaldu diren kontzeptuekin egindako gurutzegrama. Saia zaitez betetzen. Klikatu argazkian.

https://en.educaplay.com/en/learningresources/2664477/informazio_genetikoa.htm

Monday, October 24, 2016

DBH 4: Bio. Anthony van Leeuwenhoek.

Gaur, urriaren 24, Anthony van Leeuwenhoek-en jaiotzaren 384 urteurrena dela eta Google-k bere Doodlea dedikatu dio. Klikatu argazkian.


Thursday, October 20, 2016

DBH 3: Bio. Nutrizio balioak

Hemen duzue barazkien nutrizio balioak azaltzen dituen webgune bat, www.dietas.net. Ortuan ditugun barazkien baloreak ikusiko dituzu.
Bete ezazu emandako fitxa eta hurrengo klasean lehiaketa egingo dugu baratzean.


Klikatu hemen webgunean sartzeko.

Wednesday, October 19, 2016

Batxi 2: Lur. Shackletonen bidaia.

Aurreko egunean Ernest Shackleton aipatu genuen klasean. Hemen duzue bere bidai ezagunaren inguruko argazki montaia. Klikatu irudian.


Monday, October 17, 2016

Batxi 2: Lur. Eguraldiaren aurreikuspena.

Hemen duzue el tiempo.com web orria (klikatu argazkian). Bertan isobara mapa aurkituko duzue hurrengo egunetarako aurrikuspenarekin. Saia zaitezte zuek ere eguraldi gizon/emakume izaten eta ikasitako kontzepuez baiatu egin ezazue datozen egunetarako eguraldiaren aurreikuspena.


Friday, October 14, 2016

DBH 3: Bio. Nutrizioa. Elikagai motak.

Hiru elikagai mota daude:

Elikagai energetikoak: 
Organismoak ondo funtzionatzeko behar dugun energia ematen dute: Gluzidoak eta lipidoak dituzte.














Elikagai plastikoak:
Gorputzeko egiturak eraikitzeko edo konpontzeko behar diren manterialak ematen dizkigute. Batez ere proteinak dituzte, baita ere lipido batzuk eta gatz mineralak (kaltzioa esate abterako)


























Elikagai erregulatzaileak:
Erreakzio metabolikoak erregulatzeko prozesuan parte hartzen duten mantenugaiak ematen dizkigute, bitaminak eta gatz mineralak.



DBH 3: Bio. Gosariak konparatzen...

Hemen dituzu bi gosari motaren argazkiak, Londresko hotel batean ateratakoak. Hala zioen bertan:
- "Continental breakfast"
- "Brittish breakfast"






DBH 3: Bio. Elikagai motak. Ariketa.

Hemen dituzu hainbat elikagai. Sailka itzazu motaren araberako multzotan: Energetikoak, plastikoak edo erregulatzaileak.


































Hona hemen plater tipiko batzuk. Ea zein iruditzen zaizun konpletoena: