Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Thursday, February 11, 2016

Batxi 2: Lur. Ilargi esnea

"Ilargi esnea" izenarekin bataiatu dute Aizarnako (Gipuzkoa) meategi abandonatu batean espeleologoek aurkitu duten likido zuria. Munduan kasu bakarra da likido egoeran agertzen dena, izan ere aurkitu duten tokietan jadanik solidotua baitago. Ernio mendiaren barrenean dagoen galeria batean aurkitu dute eta 300 metrotako bidea egiten du, barneko beste erreka batzuekin elkartu eta kolorea galtzen duen arte.

Ilargi esnea, zuria eta disdiratsua da, karbonatoa, kaltzioa eta magnesioa dira haren osagai nagusiak. Gibbsita mineralaren kristal txikiak ditu. Aizarnako esneak kristal bereziki txikiak dituelako dago egoera likido bitxian. Karlos Galán biologoak 32 troglobio espezie identifikatu ditu bertan.


No comments: