Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Friday, September 30, 2016

DBH 4: Bio. Zelula antolaketa.

Hona hemen lehenengo gaiari buruzko ariketa bat. Esan ezazu esaldi bakoitza egiazkoa ala gezurrezkoa den eta oker daudenak zuzen itzazu:















1) Schleiden eta Schwann-ek endosinbiosiaren teoria atera zuten.
2) Erribosomak Erretikulu endoplasmatikoari itsatsita daude beti.
3) Kromatida, kromatinaz eginda dago.
4) Landare zelulak kloroplastoa badu baina mitokondriorik ez.
5) Zelularen fase luzeena interfasea izan ohi da.
6) Gizonezkoen kariotipoan 23 kromosoma "Y" daude.
7) Antony van Leeuwenhoek izan zen zelula izena asmatu zuena.
8) Fragmoplastoak fotosintesia egiten du.
9) Zelula prokariotoak dira flageloak dituzten bakarrak.
10) Robert Brown-ek zelularen nukleoa aurkitu zuen.
11) Zentromero kopuruaren arabera sailkatzen dira kromosomak.
12) Landare zelulen eta animalia zelulen zitozinesiak desberdinak dira.
13) Gaingurutzaketa meiosiaren lehen profasean gertatzen da.
14) Kromosoma homologoek informazio berdin berdina dute.
15) Zentrioloek bi zentrosoma dituzte.

Thursday, September 29, 2016

DBH 3: Bio. Antolaketa mailak.

Hona hemen lehenengo gaiari buruzko ariketa bat. Esan ezazu esaldi bakoitza egiazkoa ala gezurrezkoa den eta oker daudenak zuzen itzazu:
















1) Organulu maila eta organo maila, biak maila biotikoak dira.
2) Arnas aparatuan muskulu ehun ildaskatua bakarrik dago.
3) Zelula prokariotoan ez dago lisosomarik.
4) Nukleoidea zelula eukariotoetan agertzen da.
5) Landareek ez dute espermatozoiderik.
6) Neurogliak zelula eukariotoak dira.
7) Digestio sistemak nutrizio funtzioan hartzen du parte.
8) Globulo gorriak zelula prokariotoak dira.
9) Muskuluetan ez dago nerbio-ehunik.
10) Landare zelulek kloroplastoa badute baina mitokondriorik ez.
11) Kondrozitoak ehun konjuntiboko zelulak dira.
12) Maila biotikorik txikiena zelula da.
13) Flageloak zelula prokariotoetan bakarrik daude.
14) Nerbio ehuna gorputzeko toki guzti guztietan dago.
15) Zelula eukariotiko guztiek nukleo bakarra dute.
16) Gure zelula guztietan informazio berdina dauka material genetikoak.
17) Kartilagoan zeuden zelulak hil egiten dira eta zuloa gelditzen da.
18) Eritrozitoek oxigenoa eta CO2-a garraiatzen dute.
19) Zelula eukariotoak zelula prokariotoak baino askoz haundiagoak dira.
20) Adipozitoetako organulo handiena Golgiren aparatua da.

Monday, September 26, 2016

DBH 3: Bio. Organoak eta ehunak.

Beha itzazu hurrengo argazkiak. Bi organo (mihia eta bihotza) eta artikulazio bat (ukalondoa) ageri dira. Saia zaitez bertan dauden ehunak identifikatzen.





Friday, September 23, 2016

DBH 4: Bio. Mitosiaren faseak.

Hemen duzue tipula baten ehuna. Bila itzazue bertan mitosiaren fase guztiak.


Thursday, September 22, 2016

Batxi 2: Lur. Zorrotada korrontea.

Zorrontada korrontea nola sortzen den eta zer eragin duen adierazten digu Erresuma Batuko Met Office - Weather taldeak bideo txiki honetan. Ingelesez dago eta Zorrotada korronteari Jet stream deitzen dio. Klikatu argazkian.













Zorrotada korrontearen oszilazioek ezohiko hotzaldia ekarri zuten Estatu Batuetara 2014ko neguan. Ikus itzazue irudiak. Klikatu argazkian.


Wednesday, September 21, 2016

DBH 4: Bio. Hainbat espezieren dotazio kromosomikoa.

Aurrekoan klasean aipatu genuen espezie bakoitzak bere kromosoma kopurua daukala. Hemen dituzue beste hainbat bizidunen kopuruak:

- Myrmecia pilosula inurria: arrak 1 eta emeak 2.
- Ozpin-eulia (Drosophyla melanogaster): 8.
- Tomatea (Solanum lycopersicum): 24.
- Katua (Felix sylvestris catus): 38.
- Sagua (Mus musculus): 40.
- Garia (Triticum aestivum): 42.
- Untxia (Oryctolagus cuniculus): 44.
- Gizakia (Homo sapiens): 46.
- Txinpantzea (Pan troglodytes): 48.
- Patata (Solanum tuberosum): 48.
- Ardia (Ovis aries): 54.
- Behia (Bos taurus): 60.
- Zaldia (Equus caballus): 64.
- Txakurra (Canis lupus domesticus): 78.
- Oiloa (Gallus gallus): 78.
- Usoa (Columba livia): 80.
- Tximeleta batzuk: 380.
- Ophioglussum reticulatum iratzea: 1260.


Monday, September 19, 2016

Batxi 2: Lur. Ulibarriko urtegia.

Hona hemen Ulibarriko urtegiko presa. Aipa itzazu Gasteizi ekarri dizkion onurak eta berau eraikitzeko fasean edo erabilpeneko fasean izan dituen ingurumen inpaktuak.


Sunday, September 18, 2016

DBH 3: Bio. Giza ehunak.

Hemen dituzue ehunen hainbat argazki.


Ehun konjuntiboa









Gantz ehuna








Kartilago ehuna








Hezur ehuna









Odol ehuna





Nerbio ehuna








Muskulu ehun ildaskatua
(eskeletikoa)








Bihotzeko muskulu ehuna



Muskulu ehun leuna








Ehun epiteliala

Saturday, September 17, 2016

DBH 3/4: Bio. Zelulen inguruko galderak.


















1) Animalia zelulek zergatik ez dute forma finkorik?
2) Zein organulok daukate mintza? Zeintzuk bi mintz?
3) Zer dute komunean hiru zelula motek?
4) Zein organulok hartzen dute parte zelularen "nutrizio funtzioan"?
5) Zein organulorekin erlazionatzen da Golgiren aparatua?
6) Zer egiten du zelulak organulo batek gaizki funtzionatzen duenean?
7) Irudiko zelula zein motatakoa da? Zergatik?

Monday, September 12, 2016

Batxi 2: Lur. Kate trofikoak.

Diagrama kausalak ikusten ari garen honetan, hemen duzue kate trofikoetan sortzen diren aldaketak erakusten dituen bideo txikia, "Nola aldatu zituzten otsoek ibaiak". Mikel Mujikak eman dit honen berri. Eskerrikasko.
Klikatu argazkian bideoa ikusteko eta ondoren saiatuko gara guztion artean diagrama kausalak eratzen.

https://www.youtube.com/watch?v=dB1KKBpYxvE



Sunday, September 11, 2016

Emakumezkoak eta zientzia

Hemen duzuen bideoaren izenburuak bertan kontatzen denari buruz nahikotxo argitzen du: Bera zientzilari aparta zen gurasoek neska polita baino ez zela esan zioten arte.

Verizon elkarteak egindako bideoa da eta nesken garapen tekniko eta zientifikoarekiko motibazioa sustatzea du helburu. Dirudienez Estatu Batuetan laugarren mailako nesken artean %66ak zientziak edo matematika gustoko dituela esaten du baina ondoren ingeniaritza-ikasleen arteko %18a baino ez dira neskak.

https://www.youtube.com/watch?v=LH1aW8DB0ig&spfreload=5

Friday, September 9, 2016

DBH 4: Zelularen aurkikuntzaren historia

Hemen duzue BBCren dokumental interesgarria: "La química de la vida: 1. La célula". Bertan Hooke eta Leeuwenhoeken mikroskopioak eta idatziak ikusten dira. Ondoren teoria zelularrerako urratsak ikusen dira, Robert Brownen nukleoa eta azkenik Schleiden eta Schwann-en teoriaren bilakaera.

http://www.dailymotion.com/video/xzo9eo_la-celula-1-la-quimica-de-la-vida_tech

Wednesday, September 7, 2016

DBH 3: Metodo zientifikoa.

Hona hemen metodo zientifikoa lantzeko ariketatxo bat.
Planteaturiko egoera bakoitzarekin galdera egokia formulatu, hipotesiak zerrendatu eta hipotesi bakoitza baieztatu edo baztertzeko froga egokiak diseinatu. Hauek dira egoerak:
1) Telebistako mandoaren botoi gorriari eman diot baina telebista ez da piztu.
2) Josuk gidatzen duen tranbia egunero nire geltokitik pasatzen da 8:15tan. Nire erlojuan 8:15 dira baina tranbiarik ez da ageri.
3) Olentzerori zapatila berriak eskatu dizkiozu. Gabon gauean zure opariaren kutxa ireki, eta hau sorpresa! Galtzerdiak zeuden barruan!
4) Ordenagailuan "M" tekla sakatu dut baina pantailan "W" hizkia azaldu da.
5) Moskutik duela 10 egun bidali nuen postala ez da oraindik etxera iritsi.
6) Goizean kamiseta garbitu eta lehortzen utzi duzu zintzilikatuta. Arratsaldean jasotzera joan zarenean oraindik bustita dagoela konturatu zara.