Hona hemen metodo zientifikoa lantzeko ariketatxo bat.
Planteaturiko egoera bakoitzarekin galdera egokia formulatu, hipotesiak zerrendatu eta hipotesi bakoitza baieztatu edo baztertzeko froga egokiak diseinatu. Hauek dira egoerak:
1) Telebistako mandoaren botoi gorriari eman diot baina telebista ez da piztu.
2) Josuk gidatzen duen tranbia egunero nire geltokitik pasatzen da 8:15tan. Nire erlojuan 8:15 dira baina tranbiarik ez da ageri.
3) Olentzerori zapatila berriak eskatu dizkiozu. Gabon gauean zure opariaren kutxa ireki, eta hau sorpresa! Galtzerdiak zeuden barruan!
4) Ordenagailuan "M" tekla sakatu dut baina pantailan "W" hizkia azaldu da.
5) Moskutik duela 10 egun bidali nuen postala ez da oraindik etxera iritsi.
6) Goizean kamiseta garbitu eta lehortzen utzi duzu zintzilikatuta. Arratsaldean jasotzera joan zarenean oraindik bustita dagoela konturatu zara.
Ongi etorriak Mikelen Txokora
Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.
DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Wednesday, September 7, 2016
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment