Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Friday, March 25, 2016

DBH 4: Urdaibaira irteera.

Martxoaren 22 eta 23an DBH 4 mailako Biologiako ikasleak Busturian dagoen Euskadiko Biodibertsitate Zentrora joan ginen eta bertan Urdaibaiko marearteko eremuan dauden ekosistemak ikusi genituen. Hona hemen argazkiak:












Thursday, March 24, 2016

DBH 4: Biologia. Izengabeko hiriaren kondaira. Galdetegia.














"Paint your wagon" edo "Izengabeko hiriaren kondaira" ikusi dugu klasean. Bertan hiri baten sorrera eta bilakaera kontatzen da. Segida ekologikoarekin antzekotasunak ditu, bai eta estrategia trofikoekin ere. Erantzun itzazu ondorengo galderak:

1) Nolakoak dira lehenengo iritsi diren pertsonak? (itxura, ofizioa, izaera...)
2) Deskriba itzazu Ben, Bazkidea eta Elizabeth.
3) Non sortu zuten herria eta zergatik? Nolakoak ziren hasierako bizilekuak?
4) Noiz hasten da herriaren izaera aldatzen? Arrazonatu zure erantzuna.
5) Herria handia bihurtzen denean badaude hasieran ez zeuden pertsonaiak. Aipa itzazu gutxienez hiru eta esan ezazu zer egiten duten.
6) Hasieran zein baliabide ustiatzen dute biztanleek? Pelikula aurrera joan ahala zer gertatzen da baliabide horrekin? Baliabide berriak azaltzen al dira?
7) Herria klimax egoerara iritsi dela esango zenuke? Arrazonatu zure erantzuna.
8) Herria suntsitzerakoan biztanle batzuek alde egitea erabakitzen dute. Nortzuk dira eta nora doaz?
9) Berriz ere zerotik hasiko al dira herria eraikitzen? Arrazonatu zure erantzuna.
10) Bila itzazu filmean ondorengo estrategia trofikoen baliokideak:
   - Mutualismoa
   - Lehiaketa
   - Bizkarroitza
   - Komentsalismoa
11) Pelikulako abesti ezagunena (irudian klik eginda entzungo duzu) Ben-ek abesten duen "I was born under a wandering star" da, hau da, "izar alderrai baten azpian jaio nintzen". Komenta ezazu pelikularekin edota segida ekologikoarekin duen erlazioa.

Wednesday, March 23, 2016

DBH 4: Bio. Egia ala Gezurra.

Esan ezazu ondorengo esaldiak egiazkoak ala dezurrezkoak diren eta oker daudenak zuzen itzazu:
a) Espezieak gune optimoan bizi dira ondoen, baina tolerantzia gunean bizi daitezke.
b) Nektona landare hidrofilo mota bat da, ibaiertzean bizi dena.
c) Mutualismoan espezie biek lortzen dute onura baina lehiaketa inork ez.
d) Sumendi baten eztandak bigarren mailako segida abiatzen du.
e) Bigarren mailako kontsumitzaileek haragijaleak jaten dituzte.
f) Sare trofikoak egonkorragoak dira kate trofikoak baino.
g) Fotosintesia nitrogenoaren ziklo biogeokimikoan gertatzen da.
h) Bizkarroiak ez du bere ostalaria hiltzen. 
i) Lehorreko faktore abiotikoen artean garrantzitsuenak argia, tenperatura eta gazitasuna dira.
j) Fototropismoari esker animaliak argia ahalik eta ondoen aprobetxatzen dute.
k) Energiaren zikloa eguzkian hasten da eta deskonposatzailetan bukatzen da.
l) Biotopoa ekosistema baten bizidunek osatzen duten multzoa da.
m) Gu animalia poikilotermoak gara.
n) Segida ekologikoak aurrera egiten duen heinean espezieen aniztasuna handitzen da baina egonkortasuna txikitzen da.

Monday, March 21, 2016

DBH 4: Lehiaketa. Segida motak.

Ikus itzazu ondorengo argazkiak eta esan ezazu zein motatako segida ekologikoa sortuko den kasu bakoitzean.










Sunday, March 20, 2016

DBH 4 / Batxi 2: Biologia. Denboran zeharreko aldaketak

Hemen dituzue gure ortuaren hiru argazki, bakoitza urtaro bati dagokio. Beha itzazue ongi.






























Hemen duzue baso batean urtebetean izaten diren aldaketen inguruko bideoa. Klikatu argazkian.


Friday, March 18, 2016

DBH 4: Lorearen atalak.

Aurreko astean loreak aztertzen aritu ginen laborategian. Loreak eta infloreszentziak desberdindu genituen eta ondoren loreen atalak ikusi genituen lupak erabiliz.



Thursday, March 17, 2016

Wednesday, March 16, 2016

DBH 4: Biologia. Ortuko Rhizobiuma.

Unamunoko baratzean ere badugu Rhizobiuma. Loretan ditugu hainbat landare lekadun, ilarrak eta babak, eta Txusmik bronka botako didan arren baba landare bat atera dut zuei Rhizobiumaren noduluak erakusteko. Hona hemen argazkiak.




Tuesday, March 15, 2016

DBH 4: Biologia. Gasteiz, Green Capital 2012.

Gasteiz 2012an Green Capital izendatu zuten. Zergatik eman zioten sari hori? Zeintzuk dira etorkizunera begia dituen helburuak? Bila ezazu informazioa.

Monday, March 14, 2016

Batxi 2 / DBH 4: Urdaibaiko webcama.

Urdaibai Bird Center erakundeak Webcam-a dauka Urdaibaiko zuzeneko irudiak 24 orduz ematen dituena. Klikatu argazkian.

http://www.birdcenter.org/eu/berriak/web-kamerak-zuzenean

Saturday, March 12, 2016

DBH 4: Biologia. Bermikonpostaje ikastaroa.

Aurrekoan bermikonpostaje ikastaroa izan genuen. Biziera taldeko Maria kidea DBH 4. mailako ikasleei mintzatu zitzaien zizareen kultiboaren inguruan. Klikatu argazkian.

http://unamunokobaratza.blogspot.com.es/2015/12/bermikonpost-ikastaroa-ikasleekin.html

Thursday, March 10, 2016

Batxi 2: Lur. Bioelementuak

Hona hemen izaki bizidunetan zein naturan agertzen diren bioelementuen masa-portzentaiak:















Izaki bizidunetan portzentai txikiagoan azaltzen badira ere, berebiziko garrantzia dute burdinak, iodoak eta kobreak.

Bide batez konpara itzazue portzentaiak eta esan ezazue izaki bizidunek zeintzu elementu akumulatzen dituzten gehien beren gorputzean.

Wednesday, March 9, 2016

DBH 4: Biologia. Kate trofikoak

Hemen duzue erlazio trofikoekin erlazionaturiko simulazioak dituen k12flash.com webgunea. Guk hiru esteka ikusiko ditugu:
1) Food Chains: Azalpen teorikoa egiten du. Ingelesez dago, animo!
2) The Food Chain Game: Hainbat kate trofiko osatuko ditugu.
3) Food Web - Scholastics: Sare trofiko bat osatu behar da.
4) Fish Food Game: Jolasa da.

Klikatu marrazkian.

http://science.k12flash.com/foodchains.html




Tuesday, March 8, 2016

DBH 4: Biologia. Azerien moldaerak

Ikus itzazu hurrengo hiru azeri hauen irudiak. Azter itzazu bakoitzaren moldaerak eta esan ezazu zein tokitan bizi den bakoitza.





DBH 4: Biologia. Azeriak.

Ikus itzazu hurrengo hiru azeri hauen irudiak. Azter itzazu bakoitzaren moldaerak eta esan ezazu zein tokitan bizi den bakoitza.





Monday, March 7, 2016

DBH 4: Biologia. Biomak

Hona hemen mundu zabaleko hainbat argazki. Esan ezazu bakoitzari buruz honako hau:
1) Zein biomari dagokio argazkia?
2) Nolakoa da biotopoa? Gutxienez, argitasuna, tenperatura eta hezetasuna.
3) Nolakoa da biozenosia? Landare kopurua eta mota eta animalia ohikoenak.












Saturday, March 5, 2016

DBH 3: Nerbio sistema.

Hemen duzue Erase una vez el cuerpo humano saioko Nerbio Sistemari buruzko atala. Egin klik marrazkian.

https://www.youtube.com/watch?v=VQD7TE7l5zc