Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Tuesday, January 31, 2017

DBH 4: Bio. Organo homologoak eta analogoak

Organo homologoak:
Jatorri bera duten organoak dira, baina funtzio desberdina betetzen dutenez itxura ere desberdina dute.
Adibidez, hegaztien mokoak.

Abozeta
(Recurvirostra avosetta)
Lanperna-musua
(Fratercula arctica)
Miru gorria
(Milvus milvus)
Pelikanoa
(Pelecanus onocrotalus)







Bila ezazu interneten nola eta zertarako erabiltzen duen hegazti bakoitzak bere mokoa.


Organo analogoak:
Jatorri desberdina duten organoak dira, baina funtzio bera betetzen dutenez itxura ere antzekoa dute.
Adibidez, animalien hankak.

Olagarroa
(Octopus vulgaris)






Gizakia
(Homo sapiens)






Ibai karramarro arrunta
(Austropotamobius pallipes)


Karabela portugesa
(Physalia physalis)

Monday, January 30, 2017

Batxi 2: Lur. Lehiaketa.















Hona hemen bederatzi mendiren izenak. Bila ezazu zein herrialdetan kokatuta dagoen, zein plakatan eta nola sortu den bakoitza.

- Annapurna
- Zaō mendia
- Eyjafjallajökull
- Cervino
- Krakatoa
- Chimborazo
- Damavand
- Kilimanjaro
- Mauna Kea

Wednesday, January 25, 2017

DBH 3: Bio. Odol sistema

Hona hemen odol sistemaren inguruko kontzeptuekin egindako gurutzegrama. Ea betetzen duzun... Klikatu irudian.




Friday, January 20, 2017

DBH 4: Bio. Nomenlatura binomiala.

Hemen dituzue hainbat animalia eta landareren izen zientifikoak. Komenta itzazue binaka eta sailka itzazue multzo bakoitzeko antzekoenak direnak. Saia zaitezte era berean euskarazko izenarekin lotzen, batzuk errazak dira, beste batzuk ez.

1. multzoa:
Panthera leo                     gepardoa
Panthera pardus                tigrea
Acinonyx jubatus               leopardoa
Panthera onca                   lehoia
Panthera tigris                   jaguarra

2. multzoa
Quercus robur                  haritza
Fagus sylvatica                 gorostia
Quercus ilex                     artea
Quercus pyrenaica            ametza
Ilex aquifolium                  pagoa

3. multzoa
Equus ferus caballus           astoa
Equus africanus asinus        zebra
Cervus elaphus                   orkatza
Equus zebra                       oreina
Capreolus capreolus           zaldia

4. multzoa
Solanum lycopersicum         piper berdea
Solanum tuberosum            tabaskoa
Capsicum frutescens            patata
Capsicum anuum                tomatea
Solanum melongena            alberjinia

Wednesday, January 18, 2017

Batxi 2: Lur. Natural History Museum London













Londresen bada Natura museo famatu bat, Natural History Museum. Bertan gaur egungo eta gaur egun jadanik ez ditugun animalia eta landare ugari ditugu ikusgai. Horietako batzuk aztertuko ditugu. Erantzun bakoitzari buruzko galderak eta bila itzazu argazkiak:

a) Plesiosaur:
      - Deskriba ezazu: Zer da? Zergatik izen hori? Noiz bizi izan zen?
      - Nork, noiz eta non aurkitu zuen museoko plesiosauro ezagunena?
      - Zein izen eman zioten hasieran?
      - Aurkitzaile berak deskubitu al zuen beste ezer?
b) Archaeopterix:
      - Deskriba ezazu: Zergatik da garrantzitsua?
c) Diplodoccus:
      - Deskriba ezazu: Tamaina eta kokapena.
      - Orain aldatu egin behar dute. Zer ipiniko dute bere tokian?
d) Dodo:
      - Zer da? Non bizi da?
      - Museoko zein ataletan aurkituko dugu?
e) Lurrikaren simulatzailea:
      - Museoko zein ataletan dago? Zer irudikatzen du gela horrek?
f) Zein zientzilariren eskultura dago sarrerako areto handian?

Tuesday, January 10, 2017

Batxi 2: Lur. Burgess Shale

Hona hemen Burgess Shale harrobian aurkituriko fosilen argazkiak. Saia zaitez aurkitzailearen tokian jartzen eta beraz asmatzen nolakoak ziren bertan ageri diren izakiak, nola elikatzen ziren eta nola mugitzen ziren.

















Friday, January 6, 2017

DBH 3: Biologia. Digestio Aparatua

Hemen duzuen idatzi honetan digestio aparatuaren funtzionamendua azaltzen da. Dena dela akats ugari egin ditut bertan, ea guztiak aurkitzen dituzuen:

Gabonak bukatu diren arren oraindik gelditzen dira polboroiak gure etxean. Gose naizenez bat hartu, papera kendu eta haginekin kosk egin diot. Horrela zati bat ahoan sartu dut eta bertan digestio kimikoa (listuztatzea) eta mekanikoa (mastekatzea) eragin ondoren eztarritik pasatzea lortu dut. Dagoeneko lipidoak liserituta dauzkat.

Laringean epiglotisari esker hestegrrirako bidea hartu du. Bertan mugimendu peristaltikoen pilororaino eraman dute eta hau zeharkatu ondoren urdailera iritsi da. Urdailean ere mugimenduak badira, baina hau baino garrantzitsuagoa da digestio kimikoa egiteko jariatzen den azidoa. Urdailean daukagun janariari jadanik ezin diogu janari deitu eta kimo izena hartzen du. Polboroia txikia izanik behintzat ez dit bihotzerrerik eragingo. Lanak amaitutakoan kimoa duodenora joango da.

Duodenoa digestio hodiaren zati motz bat da, heste mehea baino lehenago dagoena. Bertan gibelak eta pankreak sorturiko urinak hartzen ditu eta hauek digestioa bukatzen dute, gluzidoak eta proteinak liserituz. Gibelak intsulina sortzen du eta pankreak behazuna. Heste meheko jejuno eta ileonean mikroileak ditugu, hauei esker xurgapen azalera asko handitzen da eta heste mehetik ateratzen denari dagoeneko gorotza deitzen diogu. Kardia izeneko atetik atera eta heste lodian sartzen da, zehatzago esanda apendizean.

Hiru kolon datoz ondoren. Kolon hauetan ez da ezer berezirik gertatzen. Heste lodiaren bukaeran ondestea dago eta han Escherichia coli bakteriak ditugu. Oso kaltegarriak dira metanoa sortzen dutelako. Azkenik uzkitik kanpora gorotza aterako da.