Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Friday, January 6, 2017

DBH 3: Biologia. Digestio Aparatua

Hemen duzuen idatzi honetan digestio aparatuaren funtzionamendua azaltzen da. Dena dela akats ugari egin ditut bertan, ea guztiak aurkitzen dituzuen:

Gabonak bukatu diren arren oraindik gelditzen dira polboroiak gure etxean. Gose naizenez bat hartu, papera kendu eta haginekin kosk egin diot. Horrela zati bat ahoan sartu dut eta bertan digestio kimikoa (listuztatzea) eta mekanikoa (mastekatzea) eragin ondoren eztarritik pasatzea lortu dut. Dagoeneko lipidoak liserituta dauzkat.

Laringean epiglotisari esker hestegrrirako bidea hartu du. Bertan mugimendu peristaltikoen pilororaino eraman dute eta hau zeharkatu ondoren urdailera iritsi da. Urdailean ere mugimenduak badira, baina hau baino garrantzitsuagoa da digestio kimikoa egiteko jariatzen den azidoa. Urdailean daukagun janariari jadanik ezin diogu janari deitu eta kimo izena hartzen du. Polboroia txikia izanik behintzat ez dit bihotzerrerik eragingo. Lanak amaitutakoan kimoa duodenora joango da.

Duodenoa digestio hodiaren zati motz bat da, heste mehea baino lehenago dagoena. Bertan gibelak eta pankreak sorturiko urinak hartzen ditu eta hauek digestioa bukatzen dute, gluzidoak eta proteinak liserituz. Gibelak intsulina sortzen du eta pankreak behazuna. Heste meheko jejuno eta ileonean mikroileak ditugu, hauei esker xurgapen azalera asko handitzen da eta heste mehetik ateratzen denari dagoeneko gorotza deitzen diogu. Kardia izeneko atetik atera eta heste lodian sartzen da, zehatzago esanda apendizean.

Hiru kolon datoz ondoren. Kolon hauetan ez da ezer berezirik gertatzen. Heste lodiaren bukaeran ondestea dago eta han Escherichia coli bakteriak ditugu. Oso kaltegarriak dira metanoa sortzen dutelako. Azkenik uzkitik kanpora gorotza aterako da.

No comments: