Ongi etorriak Mikelen Txokora
Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.
DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Thursday, March 30, 2017
Wednesday, March 29, 2017
DBH 4: Bio. Plaken tektonika.
Hona hemen Plaken Tektonikaren inguruko kasuak azaltzen dituzten bideoak.
Dortsalea
Subdukzio eremua
Himalaiaren sorrera
Puntu beroa
Dortsalea
Subdukzio eremua
Himalaiaren sorrera
Puntu beroa
Batxi 2: Lur. Polena Arrasaten
Aste honetan izaki bizidunek azaltzen dituzten ugal estrategiak landu ditugu, K eta r estrategiak hain zuzen ere.
Duela bi aste Arrasate inguruan ateratako argazki honek argi erakusten du r estrategia, kasu honetan pinuen estrategia. Egun berean polen piloa jaurti zuten, behelaino hori bat sortzeraino.
Klikatu argazkian handiago ikusteko.

Labels:
DBH1,
DBH1 natura,
DBH2,
DBH2 natura,
DBH4,
DBH4 bio-geo,
Lur Zientziak 2
Monday, March 27, 2017
DBH 4: Bio. Erlazio trofikoak.
Hemen duzue erlazio trofikoekin erlazionaturiko hainbat simulazio.
1) Food Chains: Azalpen teorikoa egiten du. Ingelesez dago, animo!
2) The Food Chain Game: Hainbat kate trofiko osatuko ditugu.
3) Food Web - Scholastics: Sare trofiko bat osatu behar da.
4) Fish Food Game: Jolasa da.

Sunday, March 19, 2017
Batxi 2: Lur. Avatar filmaren galdetegia.
Hemen duzue Avatar filmearen inguruko galdetegia. Galdera batzuen erantzuna filman bertan aurkituko duzue baina beste batzuk erantzuteko garunak pixka bat nekatu beharko dituzue. On egin!
1) Pandora bizidunak dauden planeta urruna da eta bertan Na'vi izeneko gizaki itxurako aborigenak bizi dira. Esaldi honetan badago akats bat, zein da?
2) Neytirik Jake salbatzen duenean ez ditu honen eskerrak onartzen eta txakurrak hiltzearen erruduna bera izan dela dio. Zergatik?
3) Jake Sully Pandorara iritsi aurretik gizakiak saiatu izan dira Na'viekin negoziatzen. Eskola bat ireki zuten eta botikak eta errepideak eskaini zizkieten, baina Na'viek ez zuten horrelakorik onartu. Zergatik?
4) Na'viek lau hatz dituzte eta Avatarrek bost. Efekto espezialak egiten dituztenen akatsa izango da ala badago hau azaltzen duen arrazoi zientifikoren bat?
5) Jake Sully Na'viengana iristerakoan Neytiriren amak esaten dio “Es imposible llenar taza que está llena”. Zergatik esaten dio hori?
6) Gauez Pandorako bizidunek argia sortzen dute. Zein da fenomeno honen izen zientifikoa? Aipa itzazu gure planetan aurki daitezkeen adibide pare bat.
7) Pandorako bizidun guztiak elkar komunikaturik daude eta arimen zuhaitzean guztien oroitzapenak gordetzen dira, baita hilda daudenenak ere. Zeren antza du honek?
8) Guztiok emozionatu gara bukaeran, baina zure ustez filmea ongi bukatzen da? Hau da, nork komeniko litzateke irabaztea, gizakiek ala Na'viek?
9) Imagina ezazu Pandorako kasua Lurrean gertatzen dela, hau da, Afrikako oihanean mineral oso garrantzitsu bat aurkitzen dutela (deitu diezaiogun adibidez “coltan”) eta mineral horrek gure bizimodua hobetzeko balio duela. Ziurrenik mineral horren gainean oihan tropikala egongo da eta animalia eta gizakiak biziko dira bertan. Kasu honetan noren alde egongo zinateke, minerala aterako dutenen alde ala bertan bizi diren aborigenen alde? Arrazoitu erantzuna.
10) Txamanak, naturarekiko armonia, oreka... Gaur egun horrelako jenderik badago Lurrean? Non? Europan aspaldi horrelako leinurik egon zen?
Friday, March 17, 2017
Thursday, March 16, 2017
Batxi 2/DBH 4: Lur. Lur planetaren historia.
Lur planetaren historia guztia azaltzen duen National geographic-ek bideoa duzue hemen. Aro geologiko guztietan izandako gertaera garrantzitsuenak erakusten ditu, eta gertaera bakoitzaren ondorioz bizitzak izan duen bilakaera ere bai. Mikel Mujikak eman dit dokumental honen berri. Klikatu argazkian.
Wednesday, March 15, 2017
DBH 3: Bio. Garunari erronka
Hemen dugu garunarekin jolasten duen programa bat, "Desafía tu mente". Bertan jokoak proposatzen dira. Borja Casasek eman dit honen berri, eskerrikasko. Klikatu argazkian
Badugu bigarren bideo bat. bertan adin nagusiko eta gazteen garunak konparatzeko hainbat joko egiten dira. Juegos Mentales izena du, Brain Games serie orijinalak. Klikatu argazkian.
Azkenik, bukatzeko Pop Magoaren trukorik onenak, garuna engainatzea posible dela erakusteko. Ala magia da? Klikatu argazkian.

Tuesday, March 14, 2017
DBH 4: Geologia. Zumaiako flyscha.
Hurrengo ostegunean Zumaiara goaz flysch-a ikustera. Hemen dituzue bideo pare bat han ikusiko duguna ulertzeko. Lehena Plan Berdea programakoa eta bigarrena Sut&Blai programakoa. Klikatu argazkietan.
Sunday, March 12, 2017
DBH 3: Biologia. Sistema endokrinoa.
Hemen duzue Sistema endokrinoaren eskema osoa adierazten duen bideoa. Ea gustuko duzuen. Klikatu argazkian.
Wednesday, March 8, 2017
Emakumeak eta Zientzia
Hemen duzuen bideoaren izenburuak bertan kontatzen denari buruz nahikotxo argitzen du: Bera zientzilari aparta zen gurasoek neska polita baino ez zela esan zioten arte.
Verizon elkarteak egindako bideoa da eta nesken garapen tekniko eta zientifikoarekiko motibazioa sustatzea du helburu. Dirudienez Estatu Batuetan laugarren mailako nesken artean %66ak zientziak edo matematika gustoko dituela esaten du baina ondoren ingeniaritza-ikasleen arteko %18a baino ez dira neskak. Klikatu argazkian.

Biologia 1,
DBH1,
DBH2,
DBH3,
DBH4,
Geologia 1,
Lur Zientziak 2
Tuesday, March 7, 2017
Monday, March 6, 2017
DBH 3: Bio. Nerbio Sistemaren erantzunak
Esan ezazu Nerbio Sistemako zein zati erabiltzen diren ondorengo kasuetan.
1) Lagun bat ikusi dugu beste espaloian eta agurtu egin dugu.
2) Azterketa baten atarian gaude eta urduri jarri garenez bihotza eta arnasa azkartu zaizkigu.
3) Amesgaizto batean hago eta ohean ezin naiz geldi egon.
4) Kontzentratuta nengoela lagun batek atzetik etorri eta eskua jarri dit sorbaldan.
5) Txokolatzeko kruasana ahoan sartu dut.
6) Korrika ari nintzen eta nahikoa egin dudala erabaki ondoren gelditu egin naiz. Bihotzaren taupadak eta arnasa erlaxatzen hasi dira.
7) Pelikula bat ikusten ari naiz eta momentu batean begiak malkoz bete zaizkit.
8) Malabarak dantzatzen ikasi nahi dut eta praktikatzen ari naiz.

Sunday, March 5, 2017
Batxi 2: Lur. Geologiako elementuak
Hemen duzue gurutzegrama bat ikusi ditugun geologiako kontzeptuak gorderik dituena. Ea ongi egiteko gai zareten. Klikatu argazkian.
Subscribe to:
Posts (Atom)