Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Wednesday, May 31, 2017

DBH 3: Geo. Lurpeko urak eta eraketa karstikoa.

BBC-ren Planet Earth saileko "Haitzuloak kapituluaren hiru zati motz dituzue hemen. Klikatu argazkietan.

1) Haitzuloaren sorrera.












2) Estalaktita eta estalagmiten sorrera.












3) Bizidun trogloditak.


Tuesday, May 30, 2017

DBH 4: Geologia. Errepasu ariketak.

"Ekosistemak" gaiaren azterketa ostiralean dugunez, hemen dituzue errepasu galdera batzuk.

1) Taiga eta Tundra, zein antzekotasun eta zein desberdintasun dituzte bien artean?
2) Animalia espezieen gehiengoa Amazonas, Kongo eta Indonesiako oihanetan bizi da. Zergatik?
3) Esan ezazu ondorengo animalietatik zeintzuk diren poikilotermoak: Sagua, Olagarroa, Itsas izarra, Sugea, Saguzaharra, Belea eta Tximeleta.
4) Desberdin itzazu espezie eurioikoa eta espezie estenoikoa, eta jar ezazu adibide bana.
5) Zer da sinbiosia? Jar ezazu adibide bat.
6) Aipa itzazu "r estrategia" duten hiru bizidun (erreinu desberdinetakoak).
7) Erlaziona itzazu ekoizlea, deskonposatzailea eta kontsumitzaile pare bat, marrazki baten bidez.

Monday, May 29, 2017

DBH 3: Geologia. Kanpo eragile geologikoak.

Azken asteotan kanpo eragile geologikoak aztertu ditugu. hemen dituzue klasean ikusi ditugun elementu ugariren argazkiak. Identifika ezazue bakoitza eta esan ezazue zein eragile geologikok sortu dituen.
Klikatu argazkian handiago ikusteko.





















Thursday, May 25, 2017

DBH 3: Geologia. Donostia.

Hemen duzu Donostiaren irudi bat. Esan ezazu ikasitako zein elementu dauden bertan, eta saia zaitez paisaia hori nola sortu zen ulertzen.


Wednesday, May 24, 2017

DBH 4: Geologia. Espezieen arteko erlazioak

Beha itzazu ondorengo argazkiak. Hainbat animalia agertzen dira bertan. Erlaziona itzazu beraien artean dituzten erlazio trofikoak erabiliz.







Monday, May 22, 2017

DBH 3: Geologia. Deltak eta estuarioak.

Hemen dituzue delta ikusgarri batzuen irudiak. Klikatu argazkian handiago ikusteko:



Danubio
(Errumania)




Ebro
(Katalunia)

Ganges
(Bangla Desh)

Lena
(Errusia)

Mississippi
(AEB)

Nilo
(Egipto)







----------------------------------------


Amazonas
(Brasil)

Tajo / Tejo
(Portugal)


Kongo
(Kongo eta Angola)






Betsiboka
(Madagaskar)

Wednesday, May 17, 2017

DBH 4: Biomak.

Hemen dituzue klasean ikusi ditugun biomen argazkiak. Klikatu irudietan haundiago ikusteko.