"Ekosistemak" gaiaren azterketa ostiralean dugunez, hemen dituzue errepasu galdera batzuk.
1) Taiga eta Tundra, zein antzekotasun eta zein desberdintasun dituzte bien artean?
2) Animalia espezieen gehiengoa Amazonas, Kongo eta Indonesiako oihanetan bizi da. Zergatik?
3) Esan ezazu ondorengo animalietatik zeintzuk diren poikilotermoak: Sagua, Olagarroa, Itsas izarra, Sugea, Saguzaharra, Belea eta Tximeleta.
4) Desberdin itzazu espezie eurioikoa eta espezie estenoikoa, eta jar ezazu adibide bana.
5) Zer da sinbiosia? Jar ezazu adibide bat.
6) Aipa itzazu "r estrategia" duten hiru bizidun (erreinu desberdinetakoak).
7) Erlaziona itzazu ekoizlea, deskonposatzailea eta kontsumitzaile pare bat, marrazki baten bidez.
Ongi etorriak Mikelen Txokora
Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.
DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Tuesday, May 30, 2017
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment