Ongi etorriak Mikelen Txokora
Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.
DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Tuesday, October 31, 2017
DBH 3: Biologia. Medikuarenean.
Medikuarenera joan dira hainbat pertsona eta honek beren ahuleziak aztertu ondoren dieta berezietarako aholkuak/aginduak eman dizkie.
Presta ezazu bakoitzarentzako menu berezi bat atzoko ariketako multzo bakoitzeko produktu egokiena aukeratuz, beti ere medikuaren aholkuei kasu eginez, noski.
Ander:
Tentsio altuarekin ibiltzen da eta beraz sodioak kalte egiten dio, aldiz potasioa oso ona da berarentzat.
Jone:
Kolesterol arazoak ditu. Lipidoak ahalik eta gutxien jatea komeni zaio.
Leire:
Bitamina faltan dago, batez ere A eta C bitamina asko dituzten elikagaiak jan behar ditu.
Peru:
Etzaizkio karbohidratoak batere komeni. Energia proteinetatik ateratzeko aholkua eman dio medikuak.
Sara:
Oso urduria denez kirola ugari egiten du eta horregatik janari energetikoak behar ditu.
Koldo:
Sara ez bezala, hau beti sofan etzanda telebista ikusten egoten da eta ez du kaloriarik batere gastatzen.
Uxue:
Ez zaizkio barazkiak batere gustatzen. Nolako dieta jarriko diozu barazkirik jan gabe mantenugai guztiak lor ditzan?
Monday, October 30, 2017
DBH 3: Biologia. Elikagaien nutrizio balioak.
Dietas.net webgunean baduzue ekigaia bakoitzaren nutrizio balioak azaltzen dituen taula. Begira itzazu honako elementu hauen balioak eta bete ezazu taula. Klikatu hemen.
1. multzoa
Cola freskagarria
Laranja zukua
Te-a
Ura (iturrikoa)
2. multzoa
Azalorea
Kuia (kalabaza)
Patata berria
Tomatea
Ziazerba (azelga)
3. multzoa
Arrautza
Txahal txuleta
Legatza
Oilasko paparra
4. multzoa
Arroz esnea
Banana
Marrubia
Sagarra
Yogur greziarra
Friday, October 27, 2017
Mutila eta bere atomoa
Askotan galdetu izan duzue ea molekulak ikusteko gai izan den inor. Hemen duzue CO (karbono monoxidoen) molekulekin egindako filme labur bat, "munduko filmerik txikiena" izena ere eman zaiona.
Bertan STM motako mikroskopioa erabiliz azalera lau batean CO molekulak kokatu dituzte eta framez frame filme bat egin dute. Ea gustuko duzuen. Klikatu argazkian.
Bertan STM motako mikroskopioa erabiliz azalera lau batean CO molekulak kokatu dituzte eta framez frame filme bat egin dute. Ea gustuko duzuen. Klikatu argazkian.
Labels:
Biologia 1,
Biologia 2,
DBH1,
DBH2,
DBH2 natura,
DBH3,
DBH3 natura,
DBH4,
DBH4 bio-geo,
DBH4 fisika,
DBH4 kimika,
mgz,
mgz bideoak
Thursday, October 26, 2017
DBH 4: Biologia. Odol taldeen genetika
Oraingoan odol taldeen inguruko ariketak egingo ditugu.
1) A taldeko emakume batek eta B taldeko gizon batek bi haur dituzte, bata A taldekoa eta bestea B taldekoa. Zeintzuk dira lauren genotipoak?
2) Senar eta emazte baten ama biak 0 taldekoak ziren baina beraiek AB taldeko alaba izan dute. Posible al da? Posible bada, zein izango da orduan senar emazteen genotipoa?
3) AB taldeko gurasoak haur baten esperoan daude. Zein probalilitate dauka haurrak...
a) ... A taldekoa izateko?
b) ... heterozigotikoa izateko?
4) A taldeko emakume batek A taldeko semea izan du. Horretarako ezinbestekoa al da senarraren odol taldea ere A izatea?
5) AB taldeko ama eta B taldeko aita duen alaba homozigotikoak odol transfusio baten beharra dauka. Nork eman beharko lioke odola?
6) AB taldekoa den pertsona baten gurasoen genotipoa nolakoa da? Aipa itzazu aukera guziak.
7) B taldeko bi gurasoen alabaren odola 0 taldekoa da.
a) Nolakoa da gurasoen genotipoa?
b) Posible al da alabaren aitonetako bat 0 taldekoa izatea?
8) Posible al da AB taldeko pertsona baten semea 0 taldekoa izatea? Eta pertsona horren ama 0 taldekoa izatea?

Wednesday, October 25, 2017
Monday, October 23, 2017
Saturday, October 21, 2017
Tuesday, October 17, 2017
DBH 3: Bio. Nutrizioa
Hemen dituzu Olatz eta Olaiak gaur bazkaldu dutena. Azter itzazu menu biak.
Olatzen bazkaria
Olaiaren bazkaria
Olatzen bazkaria
Olaiaren bazkaria
Wednesday, October 11, 2017
Tuesday, October 10, 2017
Berandu izan baino lehen
Leonardo di caprioren dokumentala duzu hemen, "Berandu izan baino lehen" (Before the flood) izenekoa. Bertan aldaketa klimatikoa eta honen ondorioak azaltzen ditu. Interesgarria da. Klikatu argazkian.
Eskerrikasko Mikel Mujika.
Eskerrikasko Mikel Mujika.
Labels:
Biologia 1,
DBH4,
DBH4 bio-geo,
Geologia 1,
Lur Zientziak 2,
mgz,
mgz pelikulak
Sunday, October 8, 2017
DBH 3/4: Biologia. Munduko populazioa
Munduko populazioaren bitxikeriak azaltzen dituen webgunea. Ikus ezazu zenbat jende jaio zen zure egun berean. Klikatu irudian.
Subscribe to:
Posts (Atom)