Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Tuesday, October 31, 2017

DBH 3: Biologia. Medikuarenean.















Medikuarenera joan dira hainbat pertsona eta honek beren ahuleziak aztertu ondoren dieta berezietarako aholkuak/aginduak eman dizkie.
Presta ezazu bakoitzarentzako menu berezi bat atzoko ariketako multzo bakoitzeko produktu egokiena aukeratuz, beti ere medikuaren aholkuei kasu eginez, noski.

Ander: 
Tentsio altuarekin ibiltzen da eta beraz sodioak kalte egiten dio, aldiz potasioa oso ona da berarentzat.
Jone:
Kolesterol arazoak ditu. Lipidoak ahalik eta gutxien jatea komeni zaio.
Leire:
Bitamina faltan dago, batez ere A eta C bitamina asko dituzten elikagaiak jan behar ditu.
Peru: 
Etzaizkio karbohidratoak batere komeni. Energia proteinetatik ateratzeko aholkua eman dio medikuak.
Sara:
Oso urduria denez kirola ugari egiten du eta horregatik janari energetikoak behar ditu.
Koldo:
Sara ez bezala, hau beti sofan etzanda telebista ikusten egoten da eta ez du kaloriarik batere gastatzen.
Uxue:
Ez zaizkio barazkiak batere gustatzen. Nolako dieta jarriko diozu barazkirik jan gabe mantenugai guztiak lor ditzan?

No comments: