Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Thursday, May 31, 2018

DBH 3: Geologia. Iboiak.

Hemen dituzuen aintzira hauei Ibon izena ematen zaie. Beha ezazue argazkia eta erantzun azpiko galderak. Klikatu argazkian handiago ikusteko.

a) Non daude kokaturik aintzira hauek?
b) Nondik jasotzen dute ura? Nondik galtzen dute?
c) Inguruan duten materiala gogorra ala biguna da?
d) Esan ezazu nola sortu ziren.


Tuesday, May 29, 2018

DBH 3: Geologia. Kanpo eragile geologikoak.

Azken aldian kanpo eragile geologikoak aztertu ditugu. hemen dituzue klasean ikusi ditugun elementu ugariren argazkiak. Identifika ezazue bakoitza eta esan ezazue zein eragile geologikok sortu dituen edo zeinen parte diren.
Klikatu argazkian handiago ikusteko.
















DBH 4: Geologia. Kilauea sumendia.

Hawaii-ko Kilauea sumendia gogor ari da lanean azkenengo egunotan eta argazki ikusgarriak utzi dizkigu. Hemen duzue labazko ibai baten argazki espektakularra.


Wednesday, May 23, 2018

Batxi 1: Ondo pasa oporretan!

Aupa kuadrilla, zoragarriak zarete. ondo pasa oporretan eta datorren urterarte!



Wednesday, May 16, 2018

Batxi 1: Biologia-Geologia.Txikipedia.

Batxilergo 1-eko ikasleok biologia eta geologia alorreko 33 artikulu idatzi ditugu Txikipedian.


Friday, May 11, 2018

DBH 1-4: Geologia. Eguzki sistema

Klasean Eguzki Sistema aztertzen egon ginen. Hemen duzue planeten tamaina eta Eguzkiaren tamaina irudikatzen dituen irudia.


Tuesday, May 8, 2018

Medikuntza euskaraz!

UPV-EHUn medikuntzako ikasleok ezin dugu gradu osoa euskaraz ikasi. Badira lau bat urte medikuntza asanbladako ikasleek honen inguruko ikerketa bat egin zutela (EUTSI plana zeritzona). Ikerketa honen ondorio nagusi gisa gurpil zoro bat deskribatu zuten, non hiru faktore nabarmentzen ziren euren artean berrelikatzen zirenak:

    1- Medikuntzan matrikulatzen ziren ikasleen ⅔-ak nahiz eta selektibitate eta batxilergoa euskaraz egin, gero graduko euskara matrikulazio ⅓-koa zela soilik.
    2-Euskara irakasle eta euskaraz irakasteko baliabide falta.
    3-MIR azterketa gazteleraz soilik egin ahal izatea.

Faktore bakoitzak aurrekoa indartzen du etengabe. Horrela, planteamendua, gurpil zoro honekin bukatze aldera, puntu bakoitzean sortzen diren arazoak konpontzea da. Irakasle zein EHU-UPVko instituzioekin lanean ari dira. Baina ikasleen matrikulazioan ere eragite aldera, hurrengo proposamena luzatzen digute:

Bideo bat egin dute, graduan euskarak duen egoera azalduz eta mediku euskaldunak heztearen garrantzia azpimarratuz.

Klikatu argazkian.


Monday, May 7, 2018

DBH 3. Geologia. Kontzeptuak

Begira itzazu ondorengo argazkiak eta komenta itzazu klasean ikusitako kontzeptuak erabiliz. Gaiaren errepasua egiteko balioko digu.









Sunday, May 6, 2018

DBH 3: Geologia. Harriak

Ordena itzazu ondorengo argazkiak eta arrazona ezazu erabakitako ordena.




Friday, May 4, 2018

Batxi 2: Biologia. Leukozitoak.

Hona hemen leukozitoen hainbat irudi.






Wednesday, May 2, 2018

DBH 4: Biologia. Txingudira irteera.

Ostiral honetan Txingudira goaz DBH 4-ko Bio-Geoko ikasleak. Klikatu argazkian Txingudiri buruzko bideo txiki bat ikusteko.