UPV-EHUn medikuntzako
ikasleok ezin dugu gradu osoa euskaraz ikasi. Badira lau bat urte medikuntza
asanbladako ikasleek honen inguruko ikerketa bat egin zutela (EUTSI plana
zeritzona). Ikerketa honen ondorio nagusi gisa gurpil zoro bat deskribatu
zuten, non hiru faktore nabarmentzen ziren euren artean berrelikatzen zirenak:
1- Medikuntzan matrikulatzen ziren ikasleen ⅔-ak nahiz eta selektibitate eta
batxilergoa euskaraz egin, gero graduko euskara matrikulazio ⅓-koa zela soilik.
2-Euskara irakasle eta euskaraz irakasteko baliabide falta.
3-MIR azterketa gazteleraz soilik egin ahal izatea.
Faktore bakoitzak aurrekoa indartzen du etengabe. Horrela, planteamendua, gurpil zoro
honekin bukatze aldera, puntu bakoitzean sortzen diren arazoak konpontzea da.
Irakasle zein EHU-UPVko instituzioekin lanean ari dira. Baina ikasleen
matrikulazioan ere eragite aldera, hurrengo proposamena luzatzen digute:
Bideo bat egin dute, graduan euskarak duen egoera azalduz eta mediku euskaldunak
heztearen garrantzia azpimarratuz.
Klikatu argazkian.
Ongi etorriak Mikelen Txokora
Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.
DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.
DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.
Tuesday, May 8, 2018
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment