Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Tuesday, October 9, 2018

DBH 4: Geologia. Superkontinenteak.












Klasean ikusi dugu Alfred Wegenerrek kontinenteak mugitzen zirela esan zuela. Garai batean kontinente guztiek Pangea izeneko superkontinente bat osatzen zutela eta gero zatitu et aldentzen joan zirela.

Gaur egun badakigu Pangea baino lehenago superkontinenteak izan zirela eta lurrak aldiro zatitu eta elkartuz joan direla.

Superkontinenteen zerrenda:
- Pangea
- Pannotia
- Rodinia
- Columbia

Bila ezazu superkontinente hauen inguruko informazioa eta egin itzazu ondorengo jarduerak:
a) Marraz ezazu superkontinentea Lurrean.
b) Bila ezazu non dagoen Europa eta imagina ezazu non egongo zen kokatuta Zumaia.
c) Zein garaitan existitu izan zen kontinente hau? Datak eta aro geologikoaren izena.
d) Zein animalia ziren nagusi garai hartan gure planetan?

No comments: