Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Thursday, December 19, 2019

Batxi 2: Biologia. Zelularen abestia

Opor aurreko azkenengo klasea umore alaiz bukatzeko hemen duzue Mr. W-k egindako zelulari buruzko abestia: The Cell Song.
Klikatu argazkian.


Wednesday, December 18, 2019

Batxi 2: Biologia. Zelulen arteko loturen irudiak

Zelula mintzaren funtzioetako bat zelulen arteko atxikidura da, eta horretarako hainbat motatako loturak eratzen ditu. Hemen dituzue haien irudi eskematikoak.
* Klikatu argazkietan handiago ikusteko.




Lotura estuak
(Zonula occludens)






Atxikidura bandak
(Zonula adherens)






Desmosoma



GAP loturak

Tuesday, December 17, 2019

Batxi 2: Biologia. Amebaren fagozitosia

Hemen duzuen bideo honetan ameba elikatzen ikusten duzue. Bideoa luzea da, baina ondo ikusten da paramezioak eta stentorrak (11:30etik aurrera) nola ehizatzen eta digeritzen dituen.
Klikatu argazkian.


Monday, December 16, 2019

Batxi 2: Biologia. Sodio Potasio ponpa

Hemen duzue Sodio-Potasio ponparen funtzionamendua azaltzen duen bideo labur bat. Klikatu argazkian.


Friday, December 13, 2019

Batxi 2: Biologia. Zelularen aurkikuntzaren historia

Zelularen gaiarekin hastear gauden honetan Zelularen aurkikuntzaren historia azaltzen duen dokumentala ikusiko dugu. BBC-k egina da eta ondo dago. Dokumentala ikusi ondoren identifika itzazue azpiko zientzilariak (ez daude ordenean) eta esan ezazue bakoitzak zein ekarpen aipagarri egin zion zientziaren atal honi.

Bideoa ikusteko klikatu argazkian:

http://www.dailymotion.com/video/xzo9eo_la-celula-1-la-quimica-de-la-vida_tech













Eta hemen zientzilariak. Klikatu argazkietan handiago ikusteko:








Wednesday, November 27, 2019

Batxi 2: Biologia. Bitaminak











1) Defini ezazu bitamina kontzeptua.

2) Hona hemen hainbat bitaminaren hizkiak.
    A     B1    B3    B9     C     D
    Bila ezazu bakoitzari buruzko honako informazio hau:
    - Molekularen izena
    - Hidrosolugarria edo liposolugarria den
    - Biomolekula mota
    - Gure gorputzean betetzen duen funtzioa
    - Urritasunak sortzen duen gabezia
    - Zein elikagaietan aurkitzen den

Wednesday, November 13, 2019

Batxi 2: Biologia. Entzimen feedback bidezko inhibizioa

Bideo labur honetan feedback bidezko entzimen inhibizioa azaltzen da. Ingelesez dagoen arren oso ongi ulertzen da. Klikatu argazkian.


Monday, November 11, 2019

Batxi 2: Bio. Arrautzaren sekretuak

Arrautzak bi zati oso desberdin ditu, zuringoa eta gorringoa. Gorringoak ditu enbrioiak behar dituen elikagai gehienak, batez ere gantzak, kolesterola, gatz mineralak eta bitaminak. Proteina batzuk ere baditu hauek guztiekin nahastuta. Zuringoa aldiz oboalbumina izeneko proteinaz eta urez osaturik dago eta gardena da. Irakur ezazu arrautzari gertatzen zaizkion ondorengo bi kasuak eta saia zaitez bakoitzarentzako azalpen zientifiko bat ematen:

1) Arrautza zartagi batean olio berotan sartzen badugu gardena den likidoa bapatean gogortu egiten da eta kolore zuria hartzen du, gorringoa aldiz likido mantentzen da.

2) Arrautza egosteko ur berotan sartzen dugu eta hamar minutuz izaten dugu bertan. Zuringoa eta gorringoa gogortu egiten dira. Denbora luzeegian egosten badugu gorringoaren azala gris-berde bihurtzen da. Kolore berezi hori ematen dion sustantzia burdin sulfuroa da.

3) Arrautza ozpinetan sartzen dugu eta koagulatzen hasten da, poliki. Azido klorhidrikotan sartuko bagenu erreakzioa askoz azkarragoa izango zen.

Monday, October 28, 2019

Batxi 2: Bio. Proteinak.















Hona hemen hainbat proteinaren izenak. Bila ezazu honako informazioa bakoitzari buruz:
- Aminoazido kopurua (edo masa molekularra)
- Maila eta konformazioa
- Funtzioa(k)
- Non aurkitzen den

Peptido edo proteinak honako hauek dira:
- Keratina
- Kaseina
- Oxitozina
- Lipasa pankreatikoa
- Kadherina
- Albumina
- Miosina
- Faloidina
- Fumarasa
- Prolaktina

Thursday, October 24, 2019

Batxi 2: Biologia. Proteinen 3D irudiak

Hemen dituzu hainbat proteinaren 3D irudiak, sinpleenetik konplexuenera. Azkena berezia da. Klikatu argazkian.

https://docs.google.com/presentation/d/1-dtK1dad7tUWjdZ6zRDnqwNFcWt95qpD8DsolHu7-U4/present?token=AC4w5Vhn6n2Y12jKDor0KgpIFS3lqD5fAQ%3A1508666897330&includes_info_params=1#slide=id.p

Tuesday, October 22, 2019

Batxi 2: Biologia. Oxigeno atomoaren garrantzia biziaren eboluzioan.

Odisseiaren bideo honetan biziaren eboluzioan oxigenoak izan duen eragina ikuste da. Klikatu argazkian.

https://www.youtube.com/watch?v=j7P0y4a_31g







Wednesday, October 9, 2019

Batxi 2: Biologia. Mintzeko lipidoak

Fosfolipidoek, beren izaera anfipatikoa dela eta, lipido geruza bikoitzak eratzeko gaitasuna daukate. hau oso egokia da gure zelulentzat, egiturak konpartimentalizatzeko aukera ematen baitie. Irudian duzue mintz plasmatikoaren zati bat eta berau osatzen duten lipido motak agertzen dira irudian. Azter ezazue.


Thursday, October 3, 2019

Batxi 2: Biologia. Hainbat galdera (1)

Bila ezazu interneten honako galdera hauen erantzuna, eta beti ere lotu ezazu ikasgelan ikasi ditugun kontzeptuekin.

1) Zertan da berezia karramarro ermitaua? Karramarru ermitau espezie ugari existitzen dira, horietako bat Mesoparapylocheles michaeljacksoni da. Non aurkitu zuten eta zergatik du izen berezi hori?

2) Badago Hyperion izeneko zuhaitz bat. Zein espezietakoa da eta zergatik da hain berezia? Nola eskuratzen ditu fotosintesia egiteko behar dituen osagaiak?

3) Botanika izeneko zientziak landareak eta onddoak aztertzen ditu, ez ordea animaliak. Zergatik? 
Zein desberdintasun aurkitzen dira landare eta onddoen artean? Zein erreinutan kokatuko zenuke argazkian dagoena? Zergatik?

4) Kostaldean hazten diren landareek nolako itxurak hartzen dituzte? Zergatik?

5) Pertsona batzuek ezin dituzte esnekiak jan, horren adibide da Big Bang Theory telesaileko Leonard pertsonaia. Zein da gaixotasun hori eta zerk eragiten du?

Batxi 2: Biologia. Osidoak

Azter itzazu argazki hauek eta deskriba ezazu ikusten duzuna Gluzidoen gaian ikasitako kontzeptuak erabiliz.







Wednesday, October 2, 2019

Batxi 2: Biologia. Akordio on bat legamiarekin

Gluzidoen gaiarekin ari garenez hemen duzue garagarra garagardo bihurtzeko prozesua Teknopolisek azalduta.


Tuesday, September 24, 2019

Batxi 2: Biologia. Gluzidoen sarrera

Hona hemen gluzidoen gaiaren sarrera egiteko teknopolis saioak egindako bideo labur bat. Klikatu argazkian.


Tuesday, September 17, 2019

Batxi 2: Biologia. Difusioa, Osmosia eta Dialisia

Difusioa, Osmosia eta Dialisia agertzen dituen animazio bat duzue hemen. Klikatu argazkian.

https://www.youtube.com/watch?v=WjUp7Gjd8bY

Saturday, June 1, 2019

DBH 4: Biologia. Biomen inguruko lana

















Honako hauek dira landuko ditugun Biomak:
- Eremu polarra
- Tundra
- Taiga
- Baso hostoerorkorra
- Baso mediterranearra
- Basamortua
- Sabana
- Oihana

Aztertu beharreko puntuak:
- Izena:
   - Izenaren arrazoia
- Deskribapena:
   - Kokapen mapa
   - Latitudea
   - Deskribapen fisikoa
   - ...
- Faktore abiotikoak:
   - Argia
   - Tenperatura
   - Hezetasuna
   - Urtaroak
   - ...
- Faktore biotikoak:
   - Landaretza (kopurua, motak, adibideak)
      - aukeratu hiru adibide eta azal itzazue
   - Animaliak (kopurua, motak, ezaugarriak, adibideak)
      - aukeratu hiru adibide eta azal itzazue


Thursday, May 23, 2019

DBH 4: Biologia. Antzinako itsasoetako izakiak

Hemen duzue Ediacara garaiko eta Kanbriar garaiko itsasoa erakusten duten bideoak. Klikatu argazkietan.








https://www.youtube.com/watch?v=fBFOUqZZPD8

Monday, May 13, 2019

DBH 4: Biologia. Eboluzioaren froga anatomikoak

Organo homologoak:
Jatorri bera duten organoak dira, baina funtzio desberdina betetzen dutenez itxura ere desberdina dute.
Adibidez, hegaztien mokoak.

Abozeta
(Recurvirostra avosetta)
Lanperna-musua
(Fratercula arctica)
Miru gorria
(Milvus milvus)
Pelikanoa
(Pelecanus onocrotalus)







Bila ezazu interneten nola eta zertarako erabiltzen duen hegazti bakoitzak bere mokoa.


Organo analogoak:
Jatorri desberdina duten organoak dira, baina funtzio bera betetzen dutenez itxura ere antzekoa dute.
Adibidez, animalien hankak.

Olagarroa
(Octopus vulgaris)






Gizakia
(Homo sapiens)






Ibai karramarro arrunta
(Austropotamobius pallipes)

Karabela portugesa
(Physalia physalis)

Friday, May 10, 2019

DBH 4: Biologia. Liburu historikoak

Kreazionsita eta eboluzionistak aztertu ditugu klasean eta hemen dituzue bakoitzak idatzitako liburu ikonikoaren argazkiak.






Wednesday, May 8, 2019

DBH 4: Biologia. Gaur egungo espezieen arbasoak

Hemen dituzue gaur egungo ugaztun batzuen arbasoak. Saia zaitez bakoitzaren ondorengoa zein izan daitekeen asmatzen. Ez da erraza, baina bueno. Marrazkiak handiago ikusteko klika ezazu beraien gainean.

Aukerak:
Ahuntza
Katua
Saguzarra
Sagua
Zaldia
Oreina
Urtxintxa
Balea
Trikua
Txakurra
Behia
Erbinudea


Deinogalerix


Dinocrocuta

Eohippus


Miacis


Pakicetus