Arrautzak bi zati oso desberdin ditu, zuringoa eta gorringoa. Gorringoak ditu enbrioiak behar dituen elikagai gehienak, batez ere gantzak, kolesterola, gatz mineralak eta bitaminak. Proteina batzuk ere baditu hauek guztiekin nahastuta. Zuringoa aldiz oboalbumina izeneko proteinaz eta urez osaturik dago eta gardena da. Irakur ezazu arrautzari gertatzen zaizkion ondorengo bi kasuak eta saia zaitez bakoitzarentzako azalpen zientifiko bat ematen:

1) Arrautza zartagi batean olio berotan sartzen badugu gardena den likidoa bapatean gogortu egiten da eta kolore zuria hartzen du, gorringoa aldiz likido mantentzen da.

2) Arrautza egosteko ur berotan sartzen dugu eta hamar minutuz izaten dugu bertan. Zuringoa eta gorringoa gogortu egiten dira. Denbora luzeegian egosten badugu gorringoaren azala gris-berde bihurtzen da. Kolore berezi hori ematen dion sustantzia burdin sulfuroa da.
3) Arrautza ozpinetan sartzen dugu eta koagulatzen hasten da, poliki. Azido klorhidrikotan sartuko bagenu erreakzioa askoz azkarragoa izango zen.
No comments:
Post a Comment