Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Thursday, March 7, 2019

Batxi 2: Biologia. Genetika ariketak











1) Odol taldeen inguruko jarduerak:
   a) AB- taldeko haur baten amona biak izan al daitezke 0+ taldekoak?
   b) 0+ taldeko ama eta B- taldeko aita homozigotikoa duen alabak odol transfusio baten beharra dauka. Nork eman beharko lioke odola?
   c) A+ taldeko ama baten semea A+ taldekoa da. Posible al da aita AB- taldekoa izatea?

2) Landare mota batean bi lore aldaera daude, petalo zuridun lorea eta petalo horidun lorea, eta alelo biak kodominantzian daude. Kolore bietako petaloak dituzten landareak elkartu ditugu eta 60 hazi lortu ditugu. Kalkula itzazu hortik sortuko diren landare berrien genotipo eta fenotipoak.


3) Albinismoa 11. kromosoman dagoen gene azpirakor batek sortzen du, daltonismoa aldiz sexu kromosometan kokaturik dago eta ez ditu Mendelen legeak jarraitzen. Bikote batek seme albino eta ikusmen normalekoa du. Ama ez da daltonikoa ez eta albinoa ere, aita aldiz daltonikoa da baina albinoa ez. Jakinik amaren aita (aitona) daltonikoa eta albinoa zela, kalkula itzazu guztien genotipoak.

4) Gizon hemofilikoa eta emakume eramalea haur baten esperoan daude.
   a) Zein da haurra jaio aurretik hiltzearen probabilitatea?
   b) Haurra jaio bada, zein da hemofilikoa izateko daukan probabilitatea?
   c) Jaio direnen artean alaba denak etorkizunean seme hemofilikoa izateko arriskurik ba al du?

5) Sagu mota batean begi handiak izatea eta buztan motza izatea gainartzailea da. Bi geneak ordea kromosoma berean daude, elkarrengandik nahiko gertu. Sagu begihandi buztanmotz homozigotoa eta sagu begihandi buztanluze homozigotoa gurutzatuz gero, zeintzuk izango dira ondorengoen genotipo eta fenotipoak?

6) Musker mota batean berdea izatea gainartzailea da marroiarekiko. Bi uharte isolatutara musker bikote bana iritsi da, ale guztiak musker berde heterozigotoak dira. Uharte biak desberdinak dira, batean zelai berdeak dira nagusi eta bestea aldiz biluzia da. Zer nolakoa izango da uharte bakoitzeko musker populazioa 50 urte pasa ondoren?

7) Tximeleta mota batek hego zuriak edo hego laranjak izan ditzake. Kalkula ezazu kasu bakoitzean nolako genotipoa duten gurasoek.
   a) Laranja x Zuria = 66 laranja eta 63 zuri
   b) Laranja x Laranja = 105 laranja
   c) Laranja x Laranja = 93 laranja eta 30 zuri
   d) Zuria x Zuria = 87 zuri


8) Piper landare mota batek piper handiak ematen ditu, batzuk berdeak eta beste batzuk gorriak. Alelo biak kodominantzian daudenez, posible da landare berean kolore ezberdinetakoak aurkitzea. Piperren pikante izaera aldiz gene errezesibo baten menpe dago. Piper berde gozoak ematen dituen landare bat hartu dugu eta piper berde eta gorri pikanteak ematen dituen beste bat elkartu ditugu. Zein izango da ondorengo piper landareen genotipo eta fenotipoen proportzioa?

No comments: