Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Tuesday, February 23, 2021

Batxi 2: Biologia. Hartzidura

Esan ezazu ondorengo esaldiak egiazkoak ala gezurrezkoak diren eta azal ezazu zergatia.

a) Ardoa egiteko mahats aleek barnean duten alkohola atera eta bildu egiten da.

b) Legamiak anaerobio hertsiak dira, horregatik oxigenorik gabeko baldintzetan egiten dute lan.

c) Bifidobakterioek hartzidura laktikoa egiten dute eta horrekin jogurta eta mamia ekoizten da.

d) Ardoa eta garagardoa egiten duten mikroorganismoak prokariotoak dira.

e) Hartzidurak ez du errendimendu energetiko handirik, horregatik ez du inolako abantailarik ematen hori egiteko gaitasuna izateak.

f) Azido laktikoa eta etanola (hartziduraren produktuak) pirubatoa baino molekula erreduzituagoak dira.

g)  Saccharomyces cerevisiae-k hartzidura alkoholikoa egiteko ezin du oxigenorik izan, bestela hil egingo da.

h) Hartzidura azetikoa hartzidura mota berezi bat da, oxigenoaren presentzian gertatzen baita.

i) Ogia hartzidura alkoholikoa eginez ekoizten da.

j) Kirol gogorra egiten dugunean "agujetak" agertzen dira, oxigeno gutxiegi hartuz gero azido laktiko kristalak pilatzen direlako muskuluetako zeluletan.

Thursday, February 4, 2021

Batxi 1-2, DBH 4: Bio. Transkripzioa eta itzulpena. Ariketak

 ADNa kopiatzea izango da gure lana. Lehenengo bideotxoan hiru ADN zati erakutsiko dizkizuegu eta bakoitzaren osagarria idatzi beharko duzue. Lehenengo zatia erraza da, bigarrena ere bai, hirugarrena luzeagoa, beraz zailtxoagoa.










Bigarren bideo honetan ADNaren osagarria izango den ARN sekuentzia bilatu beharko duzue. Hau superzaila da eta ez dugu uste lortuko duzuenik, baina bueno... saiatu...









Hemen aurkezten dizkizuegu ARNaren bi zati (bideo bakoitzean bat). Saia zaitezte kode genetikoa erabiliz aminoazidoen katea osatzen.
Beraz:
1) Idatzi koadernoan bideoan ikusitako sekuentzia.
2) Bilatu kode genetikoaren inguruko informazioa interneten.
3) Idatzi aminoazidoen sekuentzia.

1. bideoa








2. bideoa

Tuesday, February 2, 2021

Batxi 2: Biologia. Transkripzioa eta Itzulpena

Hemen dituzue bi bideo. Ingelesez daude, sentitzen dut, baina irudiek oso ongi erakusten dituzte prozesuak.


Lehenengo bideoak DNAren transkripzioa nola gertatzen den erakusten du.












Bigarrenean erribosoma RNA mezularia itzultzen ikusten da.