Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Tuesday, February 23, 2021

Batxi 2: Biologia. Hartzidura

Esan ezazu ondorengo esaldiak egiazkoak ala gezurrezkoak diren eta azal ezazu zergatia.

a) Ardoa egiteko mahats aleek barnean duten alkohola atera eta bildu egiten da.

b) Legamiak anaerobio hertsiak dira, horregatik oxigenorik gabeko baldintzetan egiten dute lan.

c) Bifidobakterioek hartzidura laktikoa egiten dute eta horrekin jogurta eta mamia ekoizten da.

d) Ardoa eta garagardoa egiten duten mikroorganismoak prokariotoak dira.

e) Hartzidurak ez du errendimendu energetiko handirik, horregatik ez du inolako abantailarik ematen hori egiteko gaitasuna izateak.

f) Azido laktikoa eta etanola (hartziduraren produktuak) pirubatoa baino molekula erreduzituagoak dira.

g)  Saccharomyces cerevisiae-k hartzidura alkoholikoa egiteko ezin du oxigenorik izan, bestela hil egingo da.

h) Hartzidura azetikoa hartzidura mota berezi bat da, oxigenoaren presentzian gertatzen baita.

i) Ogia hartzidura alkoholikoa eginez ekoizten da.

j) Kirol gogorra egiten dugunean "agujetak" agertzen dira, oxigeno gutxiegi hartuz gero azido laktiko kristalak pilatzen direlako muskuluetako zeluletan.

No comments: