Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Monday, March 29, 2021

Batxi 2: Biologia. Terapia genikoa

Terapia genikoa azaltzen duen bideo txiki bat duzue hemen. Klikatu argazkian.



Tuesday, March 23, 2021

DBH 2: Txikipedia. Azoreak

Hemen duzue Azore uharteetako bideo bat. Orain artikulua egin beharko dugu Txikipedian.



Wednesday, March 17, 2021

Tuesday, March 16, 2021

Batxi 2: Biologia. Sexuaren determinazioa animalietan

Azter itzazu argazki hauetan animalia ezberdinek sexua determinatzeko erabiltzen dituzten estrategia genetikoak:







Batxi 2: Biologia. Genetika ez mendeliarra




Beha itzazu argazki hauek eta esan ezazu Herentzia Genetikoaren inguruko zein kasuri dagokion bakoitza. Ondo arrazonatu erantzuna.














Sunday, March 14, 2021

Batxi 2: Biologia. Genetika ariketak

1) Landare mota batean bi lore aldaera daude, petalo zuridun lorea eta petalo horidun lorea. Alelo biak kodominantzian daude. Kolore bietako loreak dituzten landareak gurutzatu ditugu eta 60 hazi lortu ditugu. Kalkula ezazu hortik sortuko diren landare berrien genotipoen eta fenotipoen kopuruak.

2) Txakur arraza batean kolore zurikoak, grisekoak eta beltzekoak aurkitzen dira, baina hori determinatzen duen geneak bi alelo soilik ditu, beltza eta zuria. Txakur zuria eta grisa gurutzatu ditugu eta lau txakurkume izan dituzte (F1). Etorkizunean txakurkume hauetako grisak elkar gurutzatzen badira, posible izango da berriz ere zuriak lortzea? Eta beltzak?

3) A+ taldeko aitak eta B- taldeko amak bi haur dituzte; Aitziber O- da eta IƱaki B+. Kalkula itzazu guztien genotipoak.

4) Joseba daltonikoa da eta Mireiak ongi ikusten du. Duela hiru urte seme bat izan zuten eta daltonikoa zela konturatu ziren. Orain alabaren esperoan daude. Zein izango da alaba daltonikoa edo eramailea izateko probabilitatea?

5) Ama 0+ odol taldekoa da eta aita A+ odol taldekoa. Hiru haur dituzte, lehena A-, bigarrena O+ eta hirugarrena A+. Posible al dira hiru kasuak? Arrazonatu erantzunak.

6) Hemofiliaren arazorik ez duten gurasoek seme hemofilikoa izan dute eta orain haur baten esperoan daude. 
     a) Zein da haurra hemofilikoa izatearen probabilitatea? 
     b) Aiton-amonetako bat hemofilikoa zela jakin dute. Nor da?

7) Albinismoa 11. kromosoman dagoen gene errezesibo batek eragiten du, daltonismoa aldiz sexu kromosometan kokaturik dago eta ez ditu Mendelen legeak jarraitzen. Bikote batek seme albino eta daltonikoa du. Ama ez da daltonikoa eta ezta albinoa ere, aita aldiz daltonikoa da baina albinoa ez. Kalkula itzazu guztien genotipoak.

8) Tximeleta mota batek hego zuriak edo hego laranjak izan ditzake. Kalkula ezazu kasu bakoitzean nolako genotipoa duten gurasoek:
     a) Laranja x Zuria = 66 laranja eta 63 zuri
     b) Laranja x Laranja = 89 laranja eta 31 zuri
     c) Laranja x Laranja = 105 laranja 
     d) Zuria x Zuria = 87 zuri

9) B+ taldeko ama batek eta A+ taldeko aita batek alaba bat izan dute O- taldekoa. 
     a) Kalkula itzazu guztien fenotipoak. 
     b) Ondoren beste hiru semealaba izan dituzte, denak O-. Posible al da?
     c) Posible al da bosgarren alaba AB+ izatea?

10) Maritxuren aita eta senarra hemofilikoak dira biak. Maritxu haurdun dago.
     a) Haurdunaldiaren hasieran zein da haurra hemofilikoa izateko probabilitatea?
     b) Haurdunaldiaren erdialdera jakin dute bikiak direla, neska eta mutila. Zein da bietako bat ez jaiotzeko daukan probabilitatea?
     c) Biak jaio direnean zein da semeak hemofilikoa izateko duen probabilitatea?

Tuesday, March 9, 2021

El chip prodigioso

1987ko "El chip prodigioso" (Innerspace) filmea ikusi dugu. Zuen adina neukaneko zientzia fikziozko filmea da, garai hartan efektu berezien Oscar Saria irabazi zuen filmea hain zuzen ere. Gaur egungo begietatik ikusita pelikula bitxia da, baina aldi berean entretenigarria.