Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Wednesday, October 27, 2021

Batxi 1/2: Biologia. Lipido moten argazkiak

Hona hemen hainbat argazki. Bakoitzean agertzen den lipido mota identifikatzeko gai izango zinateke? Klikatu argazkietan handiago ikusteko.











Saturday, October 23, 2021

Batxi 2: lipidoen inguruko ikerketak.



Lipidoen gaiarekin ari garenez hona hemen haien inguruko hainbat galdera. Saia zaitezte interneten erantzunak bilatzen.

1. Atuna komertzializatzeko aukeratako bat latatan sartzea da. Hiru eratako atun latak ikusten dira supermerkatuetan; naturalean kontserbatuak, oliba oliotan eta eskabetxean. Zeintzuk dira kontserbazio mota bakoitzaren ezaugarriak eta helburuak?

2. Beti entzun izan dugu ikusmen ona edukitzeko azenarioak jatea onuragarria dela. Zein erlazio dago ba ikusmenaren eta azenarioen artean?

3. Garrazkien taldeko fruituek usain berezia dute. Elikagai gisa barnealdea erabiltzen den arren, usainaren erantzule nagusia azalean dago. Zein da konposatu organiko hori eta zergatik da usaintsua? Zein beste erabilpen eman ahal dizkiogu eta zergatik?

4. Erleek abaraskak egiten dituzte. Nola egiten dituzte? Zein sustantzia erabiltzen dute? Zergatik da sustantzia ideala?

5. Euskal kostaldean bada hegazti arrantzale bat eguzkia hartzen hegoak zabal zabalik dituela egoten dena. Zein da hegazti hori eta zergatik dauka jokaera bitxi hori?

Friday, October 22, 2021

Batxi 1: Biologia. Gluzidoa

Azter itzazu argazki hauek eta deskriba ezazu ikusten duzuna Gluzidoen gaian ikasitako kontzeptuak erabiliz. Klikatu argazkietan handiago ikusteko.




Batxi 1/2: Biologia. Gluzidoak

Hona hemen gluzidoen gaia laburbiltzeko teknopolis saioak egindako bideotxo bat. Klikatu argazkian.



Thursday, October 21, 2021

DBH 3: Biologia. Kontserbazio metodoak

Hona hemen hainbat elikagai kontserba. Esan ezazu nola kontserbaturik dagoen bakoitza eta zergatik erabiltzen den metodo hori. Klikatu irudian handiago ikusteko.















Tuesday, October 19, 2021

DBH 3: Biologia. Elikagaiak

Hona hemen hainbat plater tipiko. (Klikatu argazkietan handiago ikusteko)

1. Oilasko entsalada

2. Itsaski paella

3. Arkume brotxetak

4. Garbantzuak ziazerbakin

5. Bakailoa tomatearekin

6. Gosari kontientala

7. Gosari britainiarra

8. Gazta, irasagarra eta intxaurrak

Beha itzazu ondo eta azter ezazu ea elikagaien gurpileko taldeetako elikagaiak agertzen diren bakoitzean.






Monday, October 4, 2021

DBH 3: Biologia. Organoak

Ikusi dugu klasean organoak funtzio bat betetzeko modu koordinatuan lan egiten duten ehunen multzoak direla. Beha itzazu irudi hauek. Klikatu argazkian handiago ikusteko.