Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Thursday, November 25, 2021

Batxi 1: Biologia. Uraren propietateak

Aurreko ostiralean laborategira joan ginen uraren propietateen inguruko esperimentuak egitera. Olioaren tanta esferikoa ikus genuen, ur gainean lentejazko txapela osatu genuen, xaboiaren eragina ikusi genuen eta bi lastotxorekin ura edaten saiatu ginen.

Hemen dituzue lentejen ariketaren argazkiak.





Tuesday, November 23, 2021

DBH 3: Biologia. Digestio aparatuaren eta Arnas aparatuaren inguruko errepasu galderak

1) Erantzun itzazu zenbaki bidez hurrengo organoen inguruko galderak:

  a) Hestegorriaren luzera:

  b) Biriketako albeolo kopurua:

  c) Heste meharraren luzera:

  d) Listu guruinen kopurua:

  e) Birikek hartzen duten aire kopurua:

  f) Heste lodiaren luzera:

2) Koka itzazu ondorengo hitzak dagozkion aparatuan eta aparatuaren atalean.

  a) Epiglotisa:

  b) Diafragma:

  c) Pituitaria:

  d) Mikrobiloak:

  e) Apendizea:

  f) "C" itxurako kartilagoak:

  g) Piloroa:

3) Ordena itzazu ondorengo hitz multzoak:

  a) Kimoa - Elikadura boloa - Gorotza - Kiloa - Elikagaia

  b) Trakea - Laringea - Faringea - Bronkioloa - Sudur hobia - Bronkioa

  c) Digestioa - Gorotzen eraketa - Ahoratzea - Xurgapena

4) Zer dira mugimendu peristaltikoak eta zein organok egiten dute?

5) Nola egiten da arnasgora eta arnasbehera? Zein osagaik hartzen dute parte?

Tuesday, November 9, 2021

DBH 3: Biologia. Érase una vez... Digestioa

Hona hemen liseriketaren inguruko Érase una vez... La Vida telesailaren Digestioaren atala. Klikatu irudian.