1) Erantzun itzazu zenbaki bidez hurrengo organoen inguruko galderak:
a) Hestegorriaren luzera:
b) Biriketako albeolo kopurua:
c) Heste meharraren luzera:
d) Listu guruinen kopurua:
e) Birikek hartzen duten aire kopurua:
f) Heste lodiaren luzera:
2) Koka itzazu ondorengo hitzak dagozkion aparatuan eta aparatuaren atalean.
a) Epiglotisa:
b) Diafragma:
c) Pituitaria:
d) Mikrobiloak:
e) Apendizea:
f) "C" itxurako kartilagoak:
g) Piloroa:
3) Ordena itzazu ondorengo hitz multzoak:
a) Kimoa - Elikadura boloa - Gorotza - Kiloa - Elikagaia
b) Trakea - Laringea - Faringea - Bronkioloa - Sudur hobia - Bronkioa
c) Digestioa - Gorotzen eraketa - Ahoratzea - Xurgapena
4) Zer dira mugimendu peristaltikoak eta zein organok egiten dute?
5) Nola egiten da arnasgora eta arnasbehera? Zein osagaik hartzen dute parte?
No comments:
Post a Comment