Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Sunday, December 11, 2022

Batxi 2: Biologia. Zelularen inguruko ikerketa txikiak



1. Landare zelula ikusi dugu nolakoa den, baina landareen zelula guztiak ez dira berdinak izaten. Bila ezazu honako zelula hauek dituzten berezitasunak: Petaloetako zelulak, sustraietako zelulak eta xilemako zelulak.

2. Botanika landareak eta onddoak aztertzen dituen zientzia izan da tradizionalki. Baina gaur egun bi erreinu bereizitan kokatzen dira. Zein antzekotasun eta desberdintasun dituzte onddoek eta landareek, organismo mailan eta zelula mailan?

3. Zer dira zelula amak? Non aurkitzen ditugu gure gorputzean eta zertarako erabiltzen ditugu gehienbat?

4. Zelularen atal garrantzitsuena nukleoa da. Zelulak betetzen duen funtzioaren arabera nukleoa ez beste organuluren bat ugariagoa edo garrantzitsuagoa izan daiteke. Zein organulo dira garrantzitsuenak honako zelula hauetan? makrofagoa, hesteetako zelula, adipozitoa, osteoblastoa eta sarkomeroa

Thursday, December 8, 2022

DBH 4: Bio-Geo. Animalien sorrera, David Attenborough



David Attenboroughen "First life" ("Vida primigenia") dokumentala duzue hemen. Gazteleraz dago, baina bikaina da. Bi atal ditu, bakoitza ordubetekoa, lehenengoak Ediacarako fauna azaltzen du eta bigarrenak Kanbriar garaikoa. Klikatu estekatan.

1) Vida primigenia - La llegada

2) Vida primigenia - La conquista

Agertzen diren animalia ia guztien inguruko artikuluak dituzue Euskarazko Wikipedian.

Wednesday, November 16, 2022

DBH4: Biologia. Burgess Shale

Hemen duzue kanbriar garaiko itsasoaren animazioa. Burgess Shale aztarnategi kanadiarrean aurkituriko animaliak ikusten dira. ROM (Royal Ontario Museum) museoak egindako animalioak dira. 

Klikatu irudian.



Friday, November 11, 2022

Batxi 2: Biologia. Biomolekulen inguruko ikerketa txikiak

1. Zertaz eginak daude dortoken, karramarroen eta txirlen oskolak? Zein abantaila eta desabantaila ditu exoeskeletoa izateak?

2. Atuna merkaturatzeko aukeratako bat kontserba latatan sartzea da. Hiru eratako atun latak ikusten dira supermerkatuetan; naturalean kontserbatuak, oliba oliotan eta eskabetxean. Zeintzuk dira kontserbazio mota bakoitzaren ezaugarriak eta helburuak?

3. Arrautza bat gehiegi egosten denean geruza berde-gris fin bat eratzen da gorringoaren inguruan. Zer da eta zergatik gertatzen da hori?

4. "Q'eswachaka zubia" izena du Perun aurkitzen den zubi batek. UNESCOk Gizateriaren Ondare Inmaterial izendatu zuen 2013an, horrek erakusten du zein garrantzitsua den bertako biztanleentzat. Begira ezazu nola eginda dagoen; zergatik erabili dute material hori? Ondoren pentsa ezazu zein loturak ahalbidetzen duen zubiaren arrakasta.

Thursday, November 10, 2022

DBH 4: Geologia. Diaklasak

Diaklasen argazkiak. likatu irudietan handiago ikusteko.






DBH 4: Geologia. Tolesak eta failak

Identifika itzazu klasean ikusitako egiturak ondorengo argazkietan. Klikatu argazkietan handiago ikusteko.







Tuesday, October 18, 2022

DBH 4: Geologia. Lurraren sorrera

History Channel-ek "Honela sortu zen Lurra" (How The Earth was made) egin du eta bertan ongi ikusten dira orain arte ikasi ditugun kontzeptu eta prozesuak; hala nola, Lurraren sorrera, adina, plaken tektonika, nola sortu diren mendikate desberdinak, fosilen presentzia mendietan... Klikatu argazkian.



Thursday, October 13, 2022

DBH 4: Geologia. Stromboliren asteleheneko erupzioa.

 Astelehen honetan Stromboli sumendiak erupzioa izan du. Ikus itzazu irudiak. Klikatu argazkian.




Monday, October 3, 2022

DBH 4: Geologia. Ozeano hondoaren mapa

Hona hemen ozeano hondoaren mapa, Marie Thapen ikerketekin burutu zena. Klikatu argazkian handiago ikusteko.



Sunday, September 11, 2022

Batxi 2: Biologia. Bioelementuak

Irakur ezazu ondorengo estekan agertzen dena. Euskarazko Wikipedian dagoen Bioelementu artikulua da. Ondoren erantzun itzazu hurrengo galderak.

a) Ingurunean dauden elementuen proportzioekiko, zein elementu pilatzen dugu gure barnean?

b) Koka itzazu bioelementu primarioak, sekundarioak eta oligoelementuak taula periodiko honetan. Azter itzazu multzo bakoitzaren ezaugarriak.










c) Saiatu asmatzen nola barneratzen dugun bioelementu horietako bakoitza.

Tuesday, June 14, 2022

DBH, Batxilergoa: Biologia. Our Planet seriea (Netflix)

Netfilxen "Our Planet" serieko "Mundu izoztuak" atala. Klikatu argazkian.



DBH 3: Biologia. Dinosauroen garaiko itsasoa

Hemen duzue BBC-ren "Dinosauro artean ibiltzen" serieko kapitulu bat, dinosauroen garaiko itsasoari dedikaturikoa. Klikatu argazkian.



Monday, May 9, 2022

DBH 3: Biologia. Moldaerak

 Beha itzazu ondorengo animaliak. Azal itzazu dituzten moldaerak eta koka itzazu dagokien bioman.








Monday, May 2, 2022

DBH 3: Biologia eta Geologia. Ekosistemak aztertzen.

 Hona hemen mundu zabaleko hainbat argazki. Esan ezazu bakoitzari buruz honako hau:

1) Nolakoa da biotopoa? Gutxienez, argitasuna, tenperatura eta hezetasuna.
2) Nolakoa da biozenosia? Landare kopurua eta mota eta animalia ohikoenak.







Wednesday, April 13, 2022

DBH 4, Batxi 1: Geologia. Lurraren historia geologikoa.

Hona hemen Lur planetaren historia azaltzen duen dokumentala. National Geographic elkarteak egina da. Klikatu irudian.



Tuesday, April 12, 2022

DBH, Batxilergoa: Biologia. Our Planet seriea (Netflix)

Netfilxen "Our Planet" serieko "Basamostuak eta zelaiak" atala. Klikatu irudian.



DBH 4, Batxi 1: Biologia. Kanbriarreko fosilak aztertzen.



Honako fosil hauek aztertuko ditugu. Saiatuko gara nolakoak ziren imaginatzen eta zein bizimodu zuten:

1. Anomalocaris

2. Aysheaia

3. Diania

4. Canadaspis

5. Hallucigenia

6. Marrella

7. Myllokunmingia

8. Nectocaris

9. Opabinia

10. Ottoia

11. Waptia

12. Wiwaxia

Monday, April 11, 2022

DBH 3: Biologia. Organismo patogenoak

 Hona hemen gaixotasunak sortzen dituzten hainbat organismoren irudiak:


T4 fagoa (arroxa)



Sars Cov-2 (horia)



Streptococcus 


Treponema


Amoeba


Tripanosoma


Candida

DBH 3: Biologia. Inmunitate Sistemako zelulak

 Hona hemen inmunitate sistemako zelulen irudi batzuk:



B linfozitoa

T linfozitoa


Fagozitoa