1. Zertaz eginak daude dortoken, karramarroen eta txirlen oskolak? Zein abantaila eta desabantaila ditu exoeskeletoa izateak?
2. Atuna merkaturatzeko aukeratako bat kontserba latatan sartzea da. Hiru eratako atun latak ikusten dira supermerkatuetan; naturalean kontserbatuak, oliba oliotan eta eskabetxean. Zeintzuk dira kontserbazio mota bakoitzaren ezaugarriak eta helburuak?
3. Arrautza bat gehiegi egosten denean geruza berde-gris fin bat eratzen da gorringoaren inguruan. Zer da eta zergatik gertatzen da hori?4. "Q'eswachaka zubia" izena du Perun aurkitzen
den zubi batek. UNESCOk Gizateriaren Ondare Inmaterial izendatu zuen 2013an, horrek erakusten du zein garrantzitsua den bertako biztanleentzat. Begira ezazu nola eginda dagoen; zergatik erabili dute material hori? Ondoren pentsa ezazu zein loturak ahalbidetzen
duen zubiaren arrakasta.
No comments:
Post a Comment