Taula periodikoa aztertzen aritu gara aspaldian, eta horrela elementu kimiko bakoitzak dituen protoi, neutroi eta elektroi kopuruak atera ditugu. Baina...a) zer da isotopo bat?
b) zer dira protioa, deuterioa eta tritioa?
c) zein isotopo erabiltzen da aintzinako bizidun espezieak datatzeko? eta Lurreko harririk zaharrenak datatzeko? Zergatik erabiltzen dira horiek eta ez beste batzuk?
d) zeintzuk dira protoiaren, neutroiaren eta elektroiaren masak (kg-tan)?































