Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Thursday, November 27, 2008

DBH 2: Mate. Elkarrizketa


Euskadi Irratiko Norteko Ferrokarrila saioan Manex Urruzolak paperaren pisua aztertu nahian zenbakiekin jolastea erabaki du. Entzun ezazu irratsaioa eta erantzun itzazu ondorengo galderak.

a) Zein azalera dauka DIN A0 tamainako paperak? eta DIN A4 paperak?
b) DIN A3 paper bati DIN A5 paperaren taimanako zatia kenduz gero zein izango litzateke gelditzen den paperaren azalera?
c) DIN A4 paper bat eta bi DIN A2 paper elkartuz gero zein izango litzateke paperaren azalera?
d) Zenbat aldiz pisutsuagoa da akuarelak margotzeko papera komuneko papera baino?

Ikastolan DIN A4 tamainako orriak erabiltzen ditugu gehienbat. Kutxa batean 500 orritako bost pakete etortzen dira eta 50 kutxa erosten ditugu urtero. Kalkula ezazu:

e) Zenbat pisatuko dute 50 kutxa horiek?
f) Urtero bi hilabeteko oporrak izaten ditugu gutxi gora behera, beraz 10 hilabetetan gastatzen ditugu kutxa guztiak. Ikastolako egutegia hartu eta kalkula ezazu abenduan ditugu klase egunetan zenbat kutxa orri erabiliko ditugun ikastolan.
Oharra: Gehiegi ez konplikatzeko pentsa dezagun hilabete bakoitzak 30 egun dituela.

No comments: