Astroen mugimenduak aztertzen ari gara eta Kosmologiaren bilakaera historikoa ikusi dugu, Miletoko Tales, Aristoteles, Klaudio Ptolomeo, Nicolae Copernicus, Galileo Galilei, Johannes Kepler eta Isaac Newtonen esanak aztertu ditugularik.Zientziaren ikuspegitik egin beharreko ariketak klasean egingo ditugu eta blogean kultura orokorra landuko dugu.
Greziarrek beren jainkoen izenak jarri zizkieten astroei, baina guri erromatarren itzulpenak iritsi zaizkigu.

a) Zergatik jarri ziren honako izen hauek; Merkurio, Venus (euskaraz Artizarra), Marte, Jupiter eta Saturno?
b) Zeintzuk dira jainko hauen baliokide greziarrak?
c) Plutonek Caronte izeneko ilargia dauka. Zergatik izen horiek?
No comments:
Post a Comment