Ongi etorriak Mikelen Txokora
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.
DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.
Tuesday, September 30, 2008
DBH 4: Fisika. Higidura Zirkular Uniformea
Horretaz aparte, jakin badakigu aspa bakoitzak 25 metrotako luzera daukala. Zein izango da asparen puntak izango duen abiadura (km/h eta m/s-tan)?
Friday, September 26, 2008
DBH 2: Matematika. Etxerako lanak
DBH 4: Fisika. Higidura Uniforme Zirkularra
Thursday, September 25, 2008
DBH 3: Natura. Kimikaren hastapenak.
1) Herenegun tenperatura eskala desberdinak bazeudela ikusi genuen, Celsius, Fahrenheit eta Kelvin. Baina nortzuk ziren eskala hauek asmatu zituzten zientzialariak? Aipa itzazu bakoitzetik honako datu hauek: izen osoa, nazionalitatea, bizi izan ziren garaia, zertan oinarritu ziren eskala hori asmatzeko eta zein tokitan erabiltzen den bere eskala.
2) Antoine Lavoisier ere oso kimikari garrantzitsua izan zen. Nongoa zen? Zein garaitan bizi izan zen? Betirako famatu egingo zuen lege bat atera zuen Lavoisierrek, zein lege da hau?
3) Legeak aipatu ditugula, badaude beste hiru lege oso garrantzitsu ere; Boyle-Mariotteren legea, Gay-Lussacen legea eta Charlesen legea. Aipa ezazu lege bakoitzari buruz honako guzti hau: nork formulatu zituen, nongoak eta zein garaitakoak ziren zientzialariak eta lege bakoitzaren formula nagusia.
Wednesday, September 24, 2008
DBH 2: Natura. Sustantzien propietate bereziak
Tuesday, September 23, 2008
DBH 4: Biologia. Ekosistemak
Beha itzazu Fontverd aterpean (Andorran, 2000 metrotara) eta CadaquƩs-en (Catalunyan) ateratako argazkiak eta aipa itzazu bertan ikus daitezkeen Biotopoaren eta Biozenosiaren osagaiak. Desberdintasunik nabari da argazki bien artean?
DBH 4: Fisika. Higidura uniformea
Dagoeneko definizio batzuk ikasi ditugu, hala nola, Fisika, zinematika, higidura, desplazamendua, distantzia, ibilbidea, posizioa, batazbesteko abiadura, aldiuneko abiadura eta gaur higidura uniformea.
Bi formula ere ikusi ditugu:
Batazbesteko abiaduraren formula
Higiduraren ekuazio orokorra.
DBH 3: Natura. Metodo zientifikoa eta gasen propietateak
1- Fenomenoak zergatik gertatzen dira?
2- Zergatia bilatu nahian hipotesiak planteatu behar dira.
3- Ondoren frogak egingo ditugu (ereduak eraiki, esperimentazioak burutu) hipotesi egokia aukeratu eta besteak baztertzeko.
4- Ontzat emandako hipotesia Teoria bihurtuko dugu.
Gasen propietateak.
Gasen propietateak aztertu, ulertu eta definitu ditugu.
Materia izateagatik gasek masa, bolumena eta dentsitatea daukate.
Baina badituzte beste sei propietate ere:
dilatazioa
kontrakzioa
espantsioa
konpresioa
difusioa
presioa
DBH 2: Natur Zientziak. Egoera aldaketak
Monday, September 22, 2008
DBH 1: Natura. Ilargian etxea
DBH 2: Matematika
Hona hemen orain arte egindako ariketak:
- Zenbakien zatigarritasuna. Multiploak eta zatitzaileak.
- Zenbakien deskonposaketa faktoriala.
- Zenbaki biren arteko MKT eta ZKH-ren ariketak.
DBH 3: Natur Zientziak. Teoria Zientiko Molekularra
1) Materia guztia molekulaz osatuta dago
2) Sustantzia bakoitzak era jakin bateko molekulak ditu
3) Molekulak etengabe mugitzen ari dira
4) Gas egoeran dauden sustantziei dagokienez, beren tamainarekin alderatuz elkarrengandik nahiko urrun daude molekulak
5) Molekulen arteko espazioa hutsik dago
6) Molekulen abiadura tenperaturaren araberakoa da. Tenperatura igoz abiadura igotzen da, eta alderantziz.
Sustantzia, molekula eta atomoa desberdintzen ere saiatu gara.
Sustantzia: Propietate berdinak dituzten molekulen multzoa.
Molekula: Sustantzia baten propietateak matentzen dituen materiaren zatirik txikiena.
Atomoa: Materiaren zatirik txikiena.
DBH 2: Natur Zientziak
Testuliburua jarraituz honako kontzeptu hauek eman ditugu jadanik klasean:
Materia: Masa eta bolumena duen guztia.
Materia sistema: Materiaren zati edo puska mugatua.
Sustantzia purua: Sustantzia mota bakarraz osaturiko materia sistema. Esate baterako ur distilatua.
Nahastura: Hainbat sustantziaz osaturiko materia sistema.
Atomoa: Materiaren zatirik txikiena.
Molekula: Sustantzia baten propietateak matentzen dituen materiaren zatirik txikiena.
Materiak hiru agregazio-egoera azaltzen ditu naturan: solidoa, likidoa eta gasa.
DBH 4: Biologia
Adi egon filmeko pasarteei, ikasturtean zehar hainbat erreferentzia egingo baitizkiogu filmari.
Wednesday, September 17, 2008
DBH 3: Natur Zientziak. Materiaren jarraitasuna
Lehenik eta behin Materiaren jarraitasunaz hitz egiten hasiko gara. Grekoen artean bi posibilitate planteatu ziren:
Demokrito eta Leuzipok atomismoa defendatu zuten, hau da, materiaren ezjarraitasuna onartzen zuten. Gauza guztiak partikula zatiezinez osatuta zeudela zioten eta tartean hutsa besterik ez zegoela.
Bestalde Aristotelek materiaren jarraitasuna defendatu zuen, hutsarterik ez zegoela argudiatuz.
DBH 4: Matematika
DBH 4: Biologia
Unibertsoaren zatirik handiena hutsik eta erabateko iluntasunean murgilduta dagoen arren, badauka makina bat astro bere barnean, hala izarrak, nola planetak, sateliteak, asteroideak, kometak… Gure galaxiaren izena, dakizun bezala, Esne Bidea da, eta bertan kokaturik daukagu Eguzki Sistema.
Milioika astroen artean, pentsa genezake toki askotan egongo direla izaki bizidunak, zineman ere sarritan ikusi izan ditugu extralurtarrak, baina egia esan gure planetaz aparte oraindik inon ez da bizidunik aurkitu, eta ez bilatu ez dugulako. Ehundaka antena paraboliko erraldoi ari dira etengabe espaziora begira bizidunen zantzuren baten bila, eta honi teleskopioak eta espaziora bidalitako satelite artifizialak gehitu behar dizkiogu.
Baina extralurtarrekin kontakturik aurkitzen ez dugun bitartean gure planeta aztertu beharko dugu. Jakina denez Lurra esferikoa da eta geruzaz osaturik dago.
Atmosfera: aireak osatzen duen geruza.
Hidrosfera: urak osatzen duen geruza.
Litosfera: harriek osatzen duten geruza.
Biosfera: bizidunek osatzen duten geruza.
Honetaz aparte garrantzitsua izango da lurzorua zer den aipatzea ere. Lurzorua harriaren higakinez eta hondakin organikoz osaturik dagoen masa da.
Definizioak ganoraz idazten hasita, Biosfera bizidunak dauden Lurreko zona da, atmosferaren behealdeak, hidrosferak, lurzoruak eta litosferaren goialdeak osatzen dutena.