Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Monday, September 22, 2008

DBH 3: Natur Zientziak. Teoria Zientiko Molekularra

Teoria Zinetiko-Molekularraren puntuak hauetxek dira (testuliburuko 12. orrialdean)

1) Materia guztia molekulaz osatuta dago
2) Sustantzia bakoitzak era jakin bateko molekulak ditu
3) Molekulak etengabe mugitzen ari dira
4) Gas egoeran dauden sustantziei dagokienez, beren tamainarekin alderatuz elkarrengandik nahiko urrun daude molekulak
5) Molekulen arteko espazioa hutsik dago
6) Molekulen abiadura tenperaturaren araberakoa da. Tenperatura igoz abiadura igotzen da, eta alderantziz.

Sustantzia, molekula eta atomoa desberdintzen ere saiatu gara.

Sustantzia
: Propietate berdinak dituzten molekulen multzoa.
Molekula: Sustantzia baten propietateak matentzen dituen materiaren zatirik txikiena.
Atomoa: Materiaren zatirik txikiena.

No comments: