Unibertsoaren zatirik handiena hutsik eta erabateko iluntasunean murgilduta dagoen arren, badauka makina bat astro bere barnean, hala izarrak, nola planetak, sateliteak, asteroideak, kometak… Gure galaxiaren izena, dakizun bezala, Esne Bidea da, eta bertan kokaturik daukagu Eguzki Sistema.
Milioika astroen artean, pentsa genezake toki askotan egongo direla izaki bizidunak, zineman ere sarritan ikusi izan ditugu extralurtarrak, baina egia esan gure planetaz aparte oraindik inon ez da bizidunik aurkitu, eta ez bilatu ez dugulako. Ehundaka antena paraboliko erraldoi ari dira etengabe espaziora begira bizidunen zantzuren baten bila, eta honi teleskopioak eta espaziora bidalitako satelite artifizialak gehitu behar dizkiogu.
Baina extralurtarrekin kontakturik aurkitzen ez dugun bitartean gure planeta aztertu beharko dugu. Jakina denez Lurra esferikoa da eta geruzaz osaturik dago.
Atmosfera: aireak osatzen duen geruza.
Hidrosfera: urak osatzen duen geruza.
Litosfera: harriek osatzen duten geruza.
Biosfera: bizidunek osatzen duten geruza.
Honetaz aparte garrantzitsua izango da lurzorua zer den aipatzea ere. Lurzorua harriaren higakinez eta hondakin organikoz osaturik dagoen masa da.
Definizioak ganoraz idazten hasita, Biosfera bizidunak dauden Lurreko zona da, atmosferaren behealdeak, hidrosferak, lurzoruak eta litosferaren goialdeak osatzen dutena.
No comments:
Post a Comment