Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Thursday, November 27, 2008

DBH 2: Mate. Elkarrizketa


Euskadi Irratiko Norteko Ferrokarrila saioan Manex Urruzolak paperaren pisua aztertu nahian zenbakiekin jolastea erabaki du. Entzun ezazu irratsaioa eta erantzun itzazu ondorengo galderak.

a) Zein azalera dauka DIN A0 tamainako paperak? eta DIN A4 paperak?
b) DIN A3 paper bati DIN A5 paperaren taimanako zatia kenduz gero zein izango litzateke gelditzen den paperaren azalera?
c) DIN A4 paper bat eta bi DIN A2 paper elkartuz gero zein izango litzateke paperaren azalera?
d) Zenbat aldiz pisutsuagoa da akuarelak margotzeko papera komuneko papera baino?

Ikastolan DIN A4 tamainako orriak erabiltzen ditugu gehienbat. Kutxa batean 500 orritako bost pakete etortzen dira eta 50 kutxa erosten ditugu urtero. Kalkula ezazu:

e) Zenbat pisatuko dute 50 kutxa horiek?
f) Urtero bi hilabeteko oporrak izaten ditugu gutxi gora behera, beraz 10 hilabetetan gastatzen ditugu kutxa guztiak. Ikastolako egutegia hartu eta kalkula ezazu abenduan ditugu klase egunetan zenbat kutxa orri erabiliko ditugun ikastolan.
Oharra: Gehiegi ez konplikatzeko pentsa dezagun hilabete bakoitzak 30 egun dituela.

DBH 2: Mate. Zatikiak landuz.

Moretako upelategi batean 20 kupela daude. Kupela bakoitzean 13 1/2 kantara ardo kabitzen da eta kantara bakoitzak hamasei litro ardo ditu.

a) Kalkula ezazu Moretako upelategi honetako kupela guztiak beteta baldin badaude denetara daukaten ardo kopurua.
b) Ardoa saltzeko 3/4 litroko hamabi botilako kutxak erabiltzen dituzte. Urrian kupela batetik bakarrik atera zuten ardoa eta 15 kutxa saldu bazituzten, zenbat ardo gelditu zen kupelean?
c) Azaroan eskari berezi bat egin zioten Eibarko Elkarte gastronomiko batetatik. Zenbat litro ardo eraman zuten?
3/8 litroko sei botilen kutxak.........................30
3/8 litroko hamabi botilen kutxak..................15
3/4 litroko hamabi botilen kutxak..................21
litro erdiko sei botilen kutxak........................12
Litro eta erdiko botilak...................................8
Kantarak..................................................... 2
d) Kantara batetatik 3/8 litroko sei botilen kutxa bat eta 3/4 litroko 7 botila bete dira. Zenbat ardo gelditu da kantaran?

DBH 3: Natura. Molekulak sortzen.

Klasean ikusi ditugun molekulen masa atomikoak kalkulatuko ditugu orain. Horretarako erabil ezazue Madrilgo "Colegio San Diego"-ren web orrialdean aurkitu dudan taula periodikoa.

Molekulak:
ura, karbono dioxidoa, oxigeno molekularra, amoniakoa, gatz arrunta, hidrogeno molekularra, ozonoa, butanoa, nitrogeno molekularra, ur oxigenatua eta metanoa.

Wednesday, November 26, 2008

DBH 2: Mate. Sistema hirurogeitarra (2)

Ariketak:
a) Sagar tarta ederra ekarri digu Jaxintok bazkaltzeko baina gu hamaika garenez arazoak ditugu banaketa egiteko orduan. Zein angelu izango du bakoitzari tokatuko zaigun puskak?



b) Patata tortila erdi bat ekarri digute eta 25 garenez bakoiztari zati txiki bat tokatu zaigu. Kalkula ezazu zati bakoitzaren angelua.

DBH 2: Mate. Sistema hirurogeitarra (1)

a) "Aurrera" filmaren luzera ordu bat, hogeita hamasei minutu eta berrogei segundutakoa da eta "Beti" filmaren luzera berriz ordu bat, hamabost minutu eta berrogeita hamalau segundutakoa. Zein da filma bien arteko denbora diferentzia?

b) Klaseko guztiok aurkezpen bat egin behar dugu Natur Zientzietan. Aurkezpen bakoitzak zortzi minutu irauten ditu eta batazbeste aurkezpen batetik bestera 35 segunduko tartea dago. Gure gelan gauden ikasleak kontutan izanik, zenbat iraungo du aurkezpen guztiak egiteak?

c) Diska batek segundu bakoitzean 62º35'16" biratzen du. Kontutan iozanik 12 segundutan zehar mugitu dela, kalkula ezazu denbora guzti horretan biratu duen tartea.

Wednesday, November 19, 2008

DBH 3: Natura. Elhuyar anaiak


Euskal Herrian izan ditugun zientzialari garrantzitsuenetakoak Elhuyar anaiak izan dira.
a) Nortzuk izan ziren Elhuyar anaiak?
b) Zer aurkitu zuten?
c) Zertarako erabiltzen da?
d) Zein zen Juan Joseren lanbide bitxia?

Tuesday, November 18, 2008

DBH 3: Natura. Molekulak formulatu

Zein da molekula honen formula kimikoa?

DBH 4: Fisika. Unibertsoa


Euskadi Irratiko Norteko Ferrokarrila programan honako elkarrizketa berri hau entzun ahal izan zen.
Daniel Madariagari elkarrizketa egin zioten Marteren asteliteen eta asteroideen inguruan. Entzun ezazu elkarrizketa eta erantzun itzazu ondorengo galderak:

a) Zeintzuk dira Martek dituen bi sateliteak? Zein tamaina daukate? Nolako forma dute?
b) Zergatik dituzte izen horiek? azpian dituzue fobos eta deimosen irudiak
c) Zein izan zen satelite hauen sorrera?
d) Zer da Eros?

Monday, November 17, 2008

DBH 2: Natura. Pilak.

Aldaketa kimikoen gaian geundela, sustantzia puruak teknika berezi batez desberdintzen zirela aztertu genuen, Elektrolisiaren bidez hain zuzen ere. Eta orduan pilek nola funtzionatzen zuten galdetu zenidaten. Saiatu nintzen gutxi gora behera azalpen bat ematen eta orain Zernola.net orrialdean azalpen hobe bat aurkitu dut, ea gustuko duzuen.

Tuesday, November 11, 2008

Berria: Logroñoko Casa de las Cienciasen erakusketa interesgarria

Logroñoko Casa de las Ciencias-en Antarktika eta Shackeltonen espedizioaren inguruko erakusketa eta hitzaldiak antolatu ditu bihartik hasita. Bertan espedizioaz beraz gain aldaketa klimatikoak Antarktikan duen eragina ere aztertuko da.

Monday, November 10, 2008

DBH 2 eta 3: Natura. Aldaketa kimikoak

Zientzia.net orrialdean (eskumako barran esteka daukazu) anbar grisari buruzko artikulu interesgarri bat daukazu.
Irakur ezazu artikulua eta erantzun itzazu ondorengo galderak:


a) Zergatik zen garestia anbar grisa?
b) Nola sortzen da anbar grisa?
c) Nola gertatu da aldaketa kimikoa anbar grisean?

Eta ondoren bila ezazu anbar normalaren inguruko informazioa
d) Zer da anbarra?
e) Erromatarren garaian produktu merkea ala garestia zen?
f) Zergatik garestitu da azkenaldian?
g) Arabar Errioxako herri batean anbar ugari eta oso kalitate onekoa aurkitu dute. Zein da herri hau?

DBH 2 eta 3: Natura. Aldaketak desberdinduz

Aldaketa kimikoaren gaiarekin hasi gara oraintxe eta ariketa erraz bat dakarkizuet blogera.
Ondorengo irudi bakoitzari begiratu eta erantzun itzazu galdera hauek:
a) Zer gertatu da errealitatean?
b) Zein motatako aldaketa izan da?
c) Zergatik diozu aldaketa horrelakoa izan dela?










































Tuesday, November 4, 2008

DBH 4 Biologia. Azterketa




1. irudia





2. irudia









3. irudia








4. irudia










5. irudia







6. irudia

DBH 4: Fisika. Astroen mugimenduak

Astroen mugimenduak aztertzen ari gara eta Kosmologiaren bilakaera historikoa ikusi dugu, Miletoko Tales, Aristoteles, Klaudio Ptolomeo, Nicolae Copernicus, Galileo Galilei, Johannes Kepler eta Isaac Newtonen esanak aztertu ditugularik.
Zientziaren ikuspegitik egin beharreko ariketak klasean egingo ditugu eta blogean kultura orokorra landuko dugu.
Greziarrek beren jainkoen izenak jarri zizkieten astroei, baina guri erromatarren itzulpenak iritsi zaizkigu.

a) Zergatik jarri ziren honako izen hauek; Merkurio, Venus (euskaraz Artizarra), Marte, Jupiter eta Saturno?
b) Zeintzuk dira jainko hauen baliokide greziarrak?
c) Plutonek Caronte izeneko ilargia dauka. Zergatik izen horiek?

Monday, November 3, 2008



Irudiak:

1. irudia
2. irudia
3. irudia
4. irudia
5. irudia
6. irudia