Paisaia aztertzen hasi ginen liburuan eta ikusi genuen bazituela hainbat ezaugarri.
Ezaugarri geologikoak; mendi eta haranen itxura eta altuera (edo agian lautada bat da), eta uraren presentzia (ibaia, lakua, itsasoa...)
Ezaugarri biologikoak; landaretzaren oparotasuna eta animaliak.
Ezaugarri klimatikoak; tenperatura (hotza ala beroa), prezipitazioak (euria, elurra...), hezetasuna (hezea ala lehorra), haizea...
Ezaugarri antropikoak; gizakiaren eragina (handia, txikia ala ezer ere ez): herriak, errepideak, urtegiak, kutsadura...
Beha itzazu ondorengo argazkiak (klikatu argazkietan handiago ikusteko) eta esan ezazu bakoitzean ezaugarri hauetako zeintzuk ikusten dituzun.
Binaka egin dezakezue. Saia zaitezte erantzun ahalik eta osatuena egiten, notarako balioko baitu!
Erantzunak Google Docs-en idatz itzazue.
Ongi etorriak Mikelen Txokora
Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.
DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Wednesday, February 10, 2010
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment