
Hemen duzue Pasaiako Portuko itsasaldien taula, 2009ko abenduari dagokiona. (klikatu argazkian)
a) Zein egunetan uste duzue izango zela ilargi betea? Zergatik? (arrazonatu hizkera zientifikoa erabiliz)
b) Zein egunetako zein ordutan izan da itsasgorarik bajuena? eta itsasgorarik altuena?
c) Zein egunetako zein ordutan izan da itsasbeherarik bajuena? eta itsasbeherarik altuena?
d) Zeintzuk dira itsasaldien anplitude handiena eta txikiena?
e) Zein motatako grafika egingo zenukete datu guzti hauekin? hainbat posibilitate daude, beraz ongi arrazonatu beharko duzue zuen erantzuna ontzat eman dezadan.
No comments:
Post a Comment