
Osasunaren gaiarekin gabiltzala, farmazeutika erraldoiek Afrika aldean egiten dituztenak ikusi ditugu
El jardinero fiel filmean. Ralph Fiennes eta Rachel Weisz dira protagonista nagusiak.
Emakumezkoen bigarren aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen Rachel Weisz-ek eta
musikarik onenaren Oscar sarirako nominazioa izan zuen
Alberto Iglesias donostiarrak.
Filma
John Le Carreren
Lorezain irmoa (The constant gardener) liburuan oinarritua dago, eta liburua berriz Nigerian 1996an gertatu zen kasu batean.
Kenian grabatu zuten, Nairobi hiriburuan, Turkana lakuan eta Kiberan. Kiberan milioi bat pertsona bizi dira txaboletan, afrikako txabola-herririk handiena

da. Pelikularen egileak grabazioan bizitakoarekin hain hunkituta gelditu ziren bertan proiektuak aurrera eramango zituen
gobernuz kanpoko erakunde bat sortu zutela,
Constant Gardener Trust.
No comments:
Post a Comment