
Koral arrezifeetako Acropora millepora espezieko milioika polipok obulu eta esperma jaurtitzeko izugarrizko sinkronizazioa lortu dute. Bi milimetrotako tamaina duten polipo hauek, urte osoan oso gau gutxitan eta 20 minutuz bakarrik, milioika eta milioika gameto jaurtitzen dituzte, itsaso azalean 10 kilometro inguruko orban gorriak ikusten direlarik.
California eta Duke-ko unibertsitateetako ikerlari talde bat, Alison Sweeney buru duela, Birjina uharte amerikarretan egon da fenomeno hau aztertzen eta The Journal of Experimental Biology aldizkarian argitaratu ditu emaitzak. Sinkronizazio honen arrazoia ilargiak ilunabarrari ematen dion tonuan omen dago. Ilargia atera aurretik ilunabarra urdinxka izaten da eta ilargia ateratzen den momentuan gorrirantz egiten du. Ilargi betea egon eta handik hiruzpalau egunera urdin tono hori oso iluna izaten da, bereziki ilargi betearen garaian zerua lainotua badago. Une hori aprobetxatzen dute polipolek beren esperma eta obuluak itsasora jaurti eta ugaltzeko. Benetan harrigarria da halako izaki sinpleak momentu horiek detektatu eta denak batera koordinatu daitezkeela pentsatzea.
No comments:
Post a Comment