Protozoo hau Anopheles gambiae eltxoaren listun bizi da. Eltxoak gizakiari zizta egitean plasmodiuma gibeleko zeluletan sartzen da eta ondoren odolaren bidez gorputz guztira zabaltzen da gaixotasuna sortuz.
Eltxoa larba denean ur putzuetan bizi da eta metamorfosiaren ondoren etxeetara sartu eta gizakiari zizta egiten ziola uste zen orain arte, eta horregatik eltxoen aurkako sistemak sareak eta intsektizidak ziren, baina Ken Vernick entomologoak Burkina Fason egindako saiakerek erakutsi dute intsektu helduen talde batek etxetik kanpora bizitzeko gaitasuna baduela eta beraz eltxoen aurkako neurriak zorrotzagoak izan beharko direla. Hala jakin arazi zuen otsailaren 3an Science aldizkarian.
No comments:
Post a Comment