Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Friday, December 20, 2013

Wednesday, December 18, 2013

DBH 3: Natura. Erase una vez la vida.

Hemen duzue ikasi ditugun kontzeptuak lantzen dituen aspaldiko telebista saioa:
Erase una vez la vida.

Arnasketa
Gorputzaren zaintzaileak


Friday, December 13, 2013

MGZ: Aral itsasoaren tragedia.

Hemen duzue Isabel Coixetek Aral itsasoaren tragediaren inguruan egindako dokumentala, Aral, el mar perdido.

http://media1.rtve.es/resources/TE_NGVA/mp4/1/2/1300838975521.mp4

Wednesday, December 11, 2013

DBH 4: Biologia. Animalia ornogabeak.

Azken bi klasetan bizidunen erreinuak errepasatzen aritu gara. Hemen dituzue Itsasoko animalien bi bideo (klikatu argazkietan)

Itsasoko animalia ornogabeak:

http://www.youtube.com/watch?v=38JT5GZg0HA












Animalia itsastarren phylumak:

http://www.youtube.com/watch?v=jeEmBgyUBWA




Tuesday, December 10, 2013

Batxi 2: Lur. Kuala Lumpur eta Limaren arteko misterioa.

Kuala Lumpur eta Limaren artean ia 20.000 kilometro daude, baina hala ere bien arteko klimak lotura handia duela entzun dut irratian. Niri arraroa egiten zait, baina zu azaltzeko gai izango zinateke zertan datzan lotura misteriotsu hori?



Monday, December 9, 2013

Batxi 2: Lur. Gaur goizean gertaturikoa.












Gaur goizean 9:45etan irten naiz Aretxabaletatik Gasteiz aldera. Eguraldi bikaina zegoen, zerua urdin-urdin, laino bat ikusten ez zela. Kotxeko termometroak 6'5ºC markatzen zituen. Autopista hartu dut eta Gipuzkoa aldetik Isuskiza tunel luzean sartu naiz. Tunelak 3'5 kilometroko luzera du eta Araban ateratzerakoan erabat bestelako giroa aurkitu dut, 0'5ºC eta behelaino handia. Eskuinera begiratu eta zelaiak zuri zeuden, ezkerrera begiratuta berdin.

Nola da posible halako eguraldi desberdina?
Zerbait gertatu al da ba tunel barruan egon naizen denboran?
Nola eta zergatik sortu ote da behelainoa?
Zergatik daude Araba aldeko zelaiak zuri?
Nolakoa ote da gaurko isobara mapa?

Erantzunik onena eta osoena ematen didanak opari bat izango du bihar. Erantzunak gutxienez sei lerro izan behar ditu.

Wednesday, December 4, 2013

DBH 4: Biologia. Izaki bizidunen taldeak

Hemen dituzue izaki bizidunen taldeak, bereziki animaliak landuko ditugu oraingoan:

Erreinuak:
- Monera
- Protista
- Fungi
- Plantae
- Animalia

Animalien phylum nagusiak (ez denak):
- Porifera
- Cnidaria
- Platyhelmintes
- Nematoda
- Mollusca
- Annelida
- Arthropoda
- Echinodermata
- Chordata

Ornodunen klaseak:
- Kondriktioak
- Osteiktioak
- Anfibioak
- Narrastiak
- Hegaztiak
- Ugaztunak


Esan ezazu bakoitza zein erreinuri dagokion. Animalien kasuan phyluma eta ahal bada klasea ere aipa itzazu.
- Streptococcus pneumoniae
- Parus caeruleus
- Amoeba proteus
- Saccharomyces cerevisiae
- Treponema pallidum
- Trifollium pratense
- Cyclotella meneghiniana
- Erithacus rubecula
- Amanita muscaria
- Triturus marmoratus
- Quercus robur
- Lumbricus terrestris

Tuesday, December 3, 2013

Batxi 2: Nire baskito eta neskitak.

Aupa kuadrila, eskerrikasko atzoko sorpresarengatik, mundialak zarete, Alvaro, Amaia A., Amaia G., Eva, Iñaki, Ivan, Jon, Mariam, Marina eta Olatz. Besarkada handi bana eta txokomarrubizko muxuak denontzat.
(klikatu argazkian)

http://www.youtube.com/watch?v=tCmHhLMpgrc

Monday, December 2, 2013

Batxi 2: Lur. El Niño fenomenoa.

http://norteko.elhuyar.org/entzun.asp?atala=orokorra&Kodea=858
Euskalmet elkarteko Onintze Salazarrek El Niño fenomenoa azaldu digu Norteko Ferrokarrila irratsaioan.
Horretarako aurretik Atmosferaren eta Hidrosferaren dinamikak azaldu ditu. 22 minututan guk hiru hilabetetan egindakoa laburbildu du, hara ba!
Audioa entzuteko klikatu irudian.

DBH 3: Natura. Arnas, Zirkulazio eta Iraitz aparatuak (2).

Zer gertatuko litzaioke Porrotxi osagai hauek faltako balitzaizkio?
- Maskuria
- Laringea
- Linfa
- Bihotza
 

Sunday, December 1, 2013

Batxi 2: Lur. Atmosferaren kutsadura.

Hona hemen hiru argazki. Beha itzazu ongi eta esan ezazu bakoitzean zer gertatu den.




Wednesday, November 27, 2013

DBH 4: Geologia. Fosilak (2).

Identifika itzazu irudiko fosilak:





























DBH 4: Geologia. Fosilak (1).

Hona hemen hainbat fosil. Bila ezazu bakoitzari bakoitzaren inguruan honako datu hauek:
- Izena.
- Garaia.
- Deskribapena.
    - Itxura
    - Nola elikatu
    - Non bizi















Ondoren esan ezazu esaldi hauek egiazkoak ala gezurrezkoak diren eta gaizki badaude esan ezazu zergatik:
- Denak animaliak dira.
- Gaur egun ez dira animalia horiek existitzen.
- Lehenengo argazkikoa ez baina beste hirurak dinosauroekin batera desagertu ziren.
- Guztiak urtarrak bizi ziren.
- Hirugarren argazkian dagoenaren ohiko elikagaia laugarren aregazkiko izakia izan zen.

DBH 4: Geologia. Deba-Zumaiako labarrak.

Atzo Zumaian izan ginen Algorriko flyscha ikusten eta han Naturgaiak egindako animazioaren berri eman ziguten.
Klikatu argazkian.

http://www.naturgaia.net/eima/deba-zumaia/

DBH 3: Natura. Arnas, Zirkulazio eta Iraitz aparatuak (1).














Esan ezazu hurrengo esaldiak egiazkoak ala gezurrak diren eta oker daudenak zuzen itzazu:

a) Difusioari esker karbono dioxidoa kapilaretatik zeluletara zuzenean igarotzen da.
b) Bihotzaren ezkerraldean oxigenodun odola egoten da.
c) Balbulak zainetan eta linfa-hodietan bakarrik agertzen dira.
d) Giltzurrun-tubuluan odola iragazten da eta hodi-biltzailean birxurgatzen da.
e) Eritrozitoek ez dute nukleorik, leukozitoek bai.
f) Bihotzaren aurikulatan sistolea gertatzen da eta bentrikuluetan diastolea.
g) Giltzurrunetara arteriak iristen dira.
h) Arterioaklerosiaren adibide okerrena miokardioa da.
i) Linfan ez dago globulurik, ez gorririk, ez zuririk.
j) Balbula trikuspidean odol oxigenoduna igarotzen da.
k) Bowmanen kapsula nefronaren atal bat da.
l) Epiglotisa larinjean dago eta arnas aparatuaren eta digestio aparatuaren parte da.
m) Zirkulazio handia giltzurrunetik pasatzen da eta zirkulazio txikia birikatik.

Friday, November 22, 2013

Batxi 2: Lur. Ozeanoen gazitasuna.


















1.ariketa: 
Erantzun itzazu ondorengo galderak goiko mapari begiratuta:
a) Non dago gazitasun handiena? Zergatik da hori?
b) Indonesian eta Bengalako golkoan intsolazioa handia izan arren gazitasuna oso baxua da, zergatik? 
c) Mediterranear itsasoaren gazitasuna oso handia da, zergatik?
d) Non egiten du euri gehiago, Ozeano Atlantikoan ala Ozeano Barean?
e) Norvegia iparraldeko Barents itsasoa nolakoa da? Zergatik?

2. ariketa: 
Meditarranear itsasoak 3’7.106 km3 ur dauka. Estimazioen arabera urtero 3’3.103 km3 ur lurruntzen da. Gibraltargo itsasartea itxi egingo balitz zenbat denboratan desagertuko litzateke?

Wednesday, November 20, 2013

Batxi 2: Lur. Saturnoko hexagonoa.

Hemen duzue Quantum 13an izandako hitzaldietako bat. Bertan Ricardo Hueso astronomoak Saturnoren hexagonoaren enigma azaltzen digu. Klikatu irudian.

http://setentayocho184.serverov.com/files/417_Ricardo_HUESO_eu.mp4

Tuesday, November 19, 2013

DBH 4: Geologia. Zumaiako flysch-a Sut&Blai saioan.

Hona hemen Zumaiako flysch-aren inguruko bideoa Sut&Blai saioan azaldu zena. Klikatu irudian.

http://www.youtube.com/watch?v=1Vh70XzKrvw












AZTI-Tecnaliak marea arteko eremua aztertzen duen bideoa aurkezten digu: Zer da marea arteko eremua?

https://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=SJA6MOQKyvw

DBH 4: Geologia. Flysch, haitzen hitza.

Datorren asteartean Zumaiara irteera egingo dugu, Algorri eremura, bertako flyscha ikustera. Hemen duzue ingurune zoragarri hau aztertzen duen dokumentala. Gazteleraz dago, hori pena. Klikatu argazkian.

http://www.rtve.es/alacarta/videos/los-documentales-de-culturales/documentales-culturales-acantilados-zumaia/713492/


Saturday, November 16, 2013

Batxi 2: Lur. Kutsaduraren inguruko bideoak.

ETBko Objetivo Euskadi saioak programa berezia egin zuen indar nuklearraren inguruan. Benetan da interesgarria Japoniako krisi nuklearra aztertzen baitu eta honek estatuko zentraletan izango lukeen eraginaren inguruan hausnartu ere bai, bereziki Euskal Herritik gertu dugun Santa María de Garoñaren inguruan mintzo da. (klikatu argazkian).

Hemen duzue Kunio Katō zuzendari japoniarrak egindako animaziozko laburmetrai xamurra: La maison en petits cubes (etxea, kubo txikietan). 2009an animaziozko laburmetraien Oscar saria irabazi zuen.
Klikatu irudian eta laburmetraia ikusi ondoren eztabaidatxo bat sortuko dugu klasean.

http://www.aztarnaekologikoa.org/Hona hemen bakoitzaren aztarna ekologikoa neurtzeko Zarautzen egindako inkesta. Bertan aztarna ekologikoaren inguruko informazio zabala ematen digute eta ondoren inkesta labur bat egin dezakegu. Klikatu irudian.

Azkenik Berotegi efektuak mundu mailako tenperaturan duen eragina ikusiko dugu NASAren animazio honetan. Klikatu irudian
http://www.youtube.com/watch?v=NnjTnUm9t-0#t=10


Friday, November 15, 2013

DBH 3: Natura. Odol zelulen mikrografia koloreztatuak.

Hemen dituzue odol zelulen mikrografia koloreztatuak. Medical micrograph webgunean aurkitu ditut.


Eritrozitoak (gorriak)
Linfozitoak (horiak)
Plaketak (berdeak)

Eritrozitoak (gorriak)
Gripearen birusak (urdinak)

Eritrozitoak (gorriak)
Malariaren parasitoak
(horiak)

Eritrozitoak (gorriak)
Leukozitoa (zuria)

Leukozitoak (zuriak)

Leukozitoak (berdexkak)
Onddo espora (grisa)

Thursday, November 14, 2013

MGZ: Gattaca filmari buruzko galdetegia.

Gattaca filmea ikusi ondoren hemen dituzue agindutako galderak. Genetikaren inguruko kontzeptuak freskatzeko balioko dizue. Irudian klikatuz gero filema ikusiko duzu (gazteleraz)..

http://www.youtube.com/watch?v=fHsKdnRiCU8
1) Filman esaten dute jadanik inork ez duela argazkietara begiratzen. Egia al da? Zergatik?
2)
Zein desberdintasun dago Vincent eta Anton anaien artean?
   a) Jaiotzan.
   b) Jendeak nola tratatzen dituen haur garaian.
   c) Beraien arteko harremanean (haur direla).
3)
Zein frogek balio dute bakoitzaren “baliotasuna” neurtzeko?
4)
Filmaren hasieran aktoreen izenak agertzen direnean A C G eta T hizkiak nabarmentzen dira. Gattaca osatzen duten letrak dira. Zerbait berezia nabaritzen duzu hizki horietan? 
5) Zein aldaketa izan ditu protagonistak Vincent izatetik Jerome izatera pasatu denean?
   a)
Jendeak nola ikusten duen: (Gattacako jendeak, garbitzaileen nagusiak...)
   b) Bere izakeran.
6) Zer da genoismoa?
7)
Filmaren arabera, haur bat sortzerako orduan zer programatu daiteke eta zer ez?
8)
Jerome (benetakoa) perfektua izanik, zoriontsua al da? Zergatik?
9)
Zein desberdintasun dago Irene eta Jeromek (Vincentek) beren gaixotasunaren aurrean duten jarreren artean?
10)
Zer iruditu zaizu medikuaren jarrera? Zergatik uste duzu jokatuko zuela horrela?
11) Nola gainditu zuen Vincentek igerian Anton anaia?
12) Inoiz espazioan bidaiatuko duzula uste al duzu?
13) Gustatuko litzaizuke Gattacan lan egin eta Jeromen etxean bizitzea? Zergatik?
14)
Uste duzu inoiz iritsiko garela filmak erakusten duen mundura? Arrazonatu erantzuna.
15) Zein da Vincentek filmaren arabera ematen digun irakasgaia?

Wednesday, November 13, 2013

DBH 4: Geologia. Erliebearen modelazio geologikoa (2)

Azal ezazu zein agente geologikok sortu dituen argazkietako erliebeak eta nola izan den sorrera prozesua.