
ETBko
Objetivo Euskadi saioak programa berezia egin zuen indar nuklearraren inguruan. Benetan da interesgarria Japoniako krisi nuklearra aztertzen baitu eta honek estatuko zentraletan izango lukeen eraginaren inguruan hausnartu ere bai, bereziki Euskal Herritik gertu dugun
Santa María de Garoñaren inguruan mintzo da. (klikatu argazkian).

Hemen duzue Kunio Katō zuzendari japoniarrak egindako animaziozko laburmetrai xamurra:
La maison en petits cubes (etxea, kubo txikietan). 2009an animaziozko laburmetraien Oscar saria irabazi zuen.
Klikatu irudian eta laburmetraia ikusi ondoren eztabaidatxo bat sortuko dugu klasean.

Hona hemen bakoitzaren
aztarna ekologikoa neurtzeko Zarautzen egindako inkesta. Bertan aztarna ekologikoaren inguruko informazio
zabala ematen digute eta ondoren inkesta labur bat egin dezakegu. Klikatu irudian.
Azkenik Berotegi efektuak mundu mailako tenperaturan duen eragina ikusiko dugu NASAren animazio honetan. Klikatu irudian
No comments:
Post a Comment