Hemen duzue el tiempo.com web orria (klikatu argazkian). Bertan isobara mapa aurkituko duzue hurrengo egunetarako aurrikuspenarekin. Saia zaitezte zuek ere eguraldi gizon/emakume izaten eta ikasitako kontzepuez baiatu egin ezazue datozen egunetarako eguraldiaren aurreikuspena.
Ongi etorriak Mikelen Txokora
Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.
DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Monday, October 28, 2013
Monday, October 21, 2013
Batxi 2: Lur. Prezipitazioen banaketa urtean zehar.
Hemen duzue planeta mailan urtean zehar prezipitazioen banaketaren bilakaera (irudian klikatu animazioa ikusteko). Ondoren azal ezazu ikasitako kontzeptuekin zergatik gertatzen den ikusten ari zarena.
Ondoren konprobatu aurreko klase batean bilatu zenituen klimogramak bat datozela animazioan erakutsitakoarekin.
Manaos, New Delhi, Gasteiz, Tinduf, Nassau, Bergen, New York eta Tijuana.
Ondoren konprobatu aurreko klase batean bilatu zenituen klimogramak bat datozela animazioan erakutsitakoarekin.
Manaos, New Delhi, Gasteiz, Tinduf, Nassau, Bergen, New York eta Tijuana.
Sunday, October 20, 2013
MGZ: Osasuna eta genetika. Bideoak.
Osasuna eta genetika aztertzen ari garen sasoi hontan ikus ditzagun gaiarekin erlazionaturiko bideo motz batzuk.
- TeorĂa del gen egoista
- The inner life of a cell
- Patarroyori elkarrizketa La2-en
- Daltonismoa (azalpena)
- Daltonismoa (iragarkia)
- Vincent
- Escher-en eskilara infinitoa
- Bizikleta, goilara, sagarra
- HIESa Euskal Herrian 90 hamarkadan
- Alizia herrialde miragarrian
- TeorĂa del gen egoista
- The inner life of a cell
- Patarroyori elkarrizketa La2-en
- Daltonismoa (azalpena)
- Daltonismoa (iragarkia)
- Vincent
- Escher-en eskilara infinitoa
- Bizikleta, goilara, sagarra
- HIESa Euskal Herrian 90 hamarkadan
- Alizia herrialde miragarrian
Friday, October 18, 2013
MGZ: Munduko erlojua
Hona hemen munduko datuak aztertzen dituen erloju bitxia. Beste noizbait ere ipini izan dut hemen, batez ere Mundu Garaikiderako Zientzietan osasunaren gaiarekin ibili izan garenean.
Poodwaddle.com
Poodwaddle.com
Wednesday, October 16, 2013
DBH 4: Lurraren barne dinamika.
Esan ezazu ondorengo esaldiak egiazkoak ala okerrak diren, eta gaizki daudenak zuzen itzazu.
a) Lurreko tenperaturarik altuenak barne nukleoan daude, horregatik dago egoera likidoan.
b) Azal kontinental granitikoaren azpian azal ozeaniko basaltikoa dago.
c) Lurrazala solidoa da. Azpian daukan mantua zatia aldiz mugitu egiten da.
d) Sakonera handitu ahala tenperatura igo egiten da, baina gero eta motelago.
e) Gutenbergek inprenta asmatzeaz gain Nukleoa
eta Mantua bereizten dituen etena ere aurkitu zuen.
f) Lehmanen etena da etenik sakonena.
g) Litosfera 400 kilometroko sakoneraraino iristen da.
h) Gutenberg eta Lehman etenek egoera desberdinetan dauden bi geruza bereizten dituzte.
i) 1220 km-ko esfera metaliko bat dago Lurraren barnean. Nukleoa izena du.
j) Litosferaren goiko partean granitoa dago beti.
k) Peridotitarik ez dago litosferan, bai ordea Mantuan.
l) Tamaina desberdineko plaka litosferikoak daude. Ozeanikoak dira hedaduraz handienak eta lodieraz estuenak.
m) Lurrean dauden elementuak dentsitatearen arabera ordenatzen dira. Goian arinenak (adibidez granitoa) eta nukleoan astunenak (adibidez basaltoa).
o) Mohorovicic etenera arteko zuloak egin dira, Repettiren etena oraindik urruti dago.
DBH 3: Nutrizioa. Jatetxetako menuak.
Hona hemen hiru jatetxeren estekak:
Via pizzeria (Bilbo)
Ekoleku jatetxea (Gasteiz)
Arzak jatetxea (Donostia)
Bakoitzean bost plater aukeratu behar dituzu. Batek gutxienez haragia izan behar du, beste batek gutxienez arraina edo itsaskia, eta beste batek gutxienez barazkiak. Honetaz gain edaria ere aukeratu behar duzu.
Aukera egin ondoren azter ezazu zein motatako elikagaiak jan dituzuen batez ere: energetikoak, plastikoak edo erregulatzaileak.
Azkenik azter ezazu bakoitzak euskarari ematen dion garrantzia.

Friday, October 11, 2013
Batxi 2: Lur. Atmosferaren dinamika horizontala.
1) Koka itzazu ondorengo basamortuak munduko mapa batean: Kalahari, Gobi, Victoria, Chihuahua, Atacama, Arabia, Sahara, Sonora eta Thar.
Zergatik daude eremu horietan kokatuta? Erabil itzazu azkenaldian ikasitako kontzeptuak eta saia zaitez ahalik eta erantzun osoena ematen.
2) Koka itzazu Ipar Amerikako mapa batean Los Angeles eta Mexiko DF hiriak. Ondoren aurki ezazu bakoitzaren urteko batazbesteko tenperatura eta azal ezazu emaitza.
3) Komenta ezazu ondorengo testua:

Bigarren
Mundu Gerran hegazkin amerikarrak Japonia bonbakatzera joaten zirenean 11.000
metrotako altuera hartu behar izaten zuten etsaiak beren presentziaz ohar ez
zitezen. Baina pilotuek sarritan ikusten zuten gehienezko potentziara joanda
ere hegazkinak ez zuela ia aurrera egiten. Harrigarriena zen zerua garbi zegoela
eta ez zela ezer berezirik ikusten lehiatilatik. Indar ikusezin batek izan
behar zuen hegazkinak geldiarazten zituena.
Japoniarrek
bonbadun globoak ezarri zituzten altuera hartan Ipar Ameriketara irits zitezen.
Ez zuten arrakastarik izan baina argi ikusten da gertatzen zenaren arrazoia
ezagutzen zutela.
Thursday, October 10, 2013
DBH 3: Natura. Elikagai motak.
Wednesday, October 9, 2013
Tuesday, October 8, 2013
DBH 4: Geologia. Mendien sorrera.
Monday, October 7, 2013
DBH 3: Natura. Gosaritan.
Konpara itzazu Jokin eta Leireren gosariak. Kalkulatu bakoitzak zenbat kilokaloria eta zenbat pisu hartu duen.
Ondoren ikusiko dugu ea mantenugaiak modu orekatuan jaso dituzten edo ez. Honetarako erabil ezazu liburuan datorren taula.
Jokin:
Bi kruasan (bakoitzak 50 gr) txokolatedunak (bakoitzean 15
gr)Laranja zukua (350 gr)
Esnea (250 gr)
Leire:
Binbo ogiaren bi xerra
(xerra bakoitzak 45 gr)Gurina (25 gr ogi-xerra bakoitzean)
Marmelada (70 gr ogi-xerra bakoitzean)
Coca Cola (350 gr)
Wednesday, October 2, 2013
DBH 4: Geologia. Lurraren historia
History Channel-ek "Honela sortu zen Lurra" (How The Earth was made) egin du eta bertan ongi ikusten dira orain arte ikasi ditugun kontzeptu eta prozesuak; hala nola, Lurraren sorrera, adina, plaken tektonika, nola sortu diren mendikate desberdinak, fosilen presentzia mendietan... James Hutton eta Alfred Wegener ere aipatzen ditu.
Subscribe to:
Posts (Atom)