Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Wednesday, October 16, 2013

DBH 3: Nutrizioa. Jatetxetako menuak.

Hona hemen hiru jatetxeren estekak:
Via pizzeria (Bilbo)
Ekoleku jatetxea (Gasteiz)
Arzak jatetxea (Donostia)

Bakoitzean bost plater aukeratu behar dituzu. Batek gutxienez haragia izan behar du, beste batek gutxienez arraina edo itsaskia, eta beste batek gutxienez barazkiak. Honetaz gain edaria ere aukeratu behar duzu.

Aukera egin ondoren azter ezazu zein motatako elikagaiak jan dituzuen batez ere: energetikoak, plastikoak edo erregulatzaileak.

Azkenik azter ezazu bakoitzak euskarari ematen dion garrantzia.

No comments: